«GPS»: berrikuspenen arteko aldeak

No change in size ,  Duela 1 urte
 
== Funtzionamendua ==
''GPS'' [[satelite]]ek [[ordulari atomiko]] zehatzak dituzte. Satelitetik erabiltzailearenganaino informazioa igortzeko behar izan den denbora kontuan hartuz, erabiltzaileak satelitearen kokaera kalkulatzen du, eta hiru sateliterekiko duen distantzia kalkulatuz, bere kokaera zehatza hiru dimentsiotan ezagutu dezake. Distantzia zuzenean kalkulatu nahi badu, erabiltzaileak ''GPS''arekin sinkronizatutako ordulari atomikoa behar du. [[Latitude]]a, [[longitude]]a, [[altitude]]a eta denbora neurtzeko, lau satelite erabiltzen dira. Horrez gainera, ''GPS''aren erabilerarako bi eremu nagusi bereizten dira: kokaera satelite bidez baizik ezagutzen ez den sistema, batetik, eta kokaera errepikatzaile finkoz ezagutzen dena ATHLETICbestetik. Lehenengo sistema itsasoan erabiltzen da gaur egun batez ere, itsasoan errepikatzaile finkorik ezin jar daitekeelako. Lehorrean, berriz, geroz eta zabalduago daude beren latitude eta altitude zehatza finkaturik duten errepikatzaile finkoak, eta errepikatzaile horiek erreferentzia gisa harturik itsasoan baino askoz ere zehaztasun handiagoz ezagutu daitezke une oro edozer gauzaren latitude eta altitudeak; merkatuan saltzen diren lehorrerako ''GPS'' arruntek, kamioietan edo autoetan jar daitezkeenek, edo mendizaleek edo topografoek erabiltzen dituztenek, metro bateko zehaztasuna ematen dute.
 
== GPSaren aplikazioak ==
Anonymous user