Joseba Sarrionandia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
6. lerroa:
 
[[Fitxategi:Joseba_Sarrionandia.jpg|thumb|left|Sarrionandia, 1985ean]]
1980an, [[Euskadi Ta Askatasuna|ETAko]] kidea zela eta, Espainiako poliziak atxilotu eta 27 urteko espetxe zigorra ezarri zioten. Harrezkero, preso izatearen errealitatea bere obran hainbat aldiz ukitu du. Urte hartan hainbat literatura-sariasari irabazi zituen. 1981ean ''Izuen gordelekuetan barrena'' lehenengo poema-bilduma argitaratu zuen. Liburuak oihartzun handia izan zuen, eta biziki eragin zien euskal idazle berriei; izan ere, ''Bitakora kaiera'' lehen poema manifestutzat ere hartu zuten.
 
1985eko [[Uztailaren 7|San Fermin egunean]] ihes egitea lortu zuen, [[Martuteneko espetxea]]ren barruan [[Imanol Larzabal|Imanol]] kantariak emandako kontzertu baten aukera baliatuz, [[Iñaki Pikabea]] presoarekin batera bozgorailu batean ostenduta.<ref>{{erreferentzia|url=http://www.argia.com/siglo/crono/1985.htm |aldizkaria=[[Argia (aldizkaria)|Argia]]| izenburua= 1985: Cronología}}</ref> Gertaera haren omenez [[Kortatu]] taldeak ''[[Sarri, Sarri]]'' kanta ospetsua egin zuen. Ordutik, iheslari bizi da (dagoeneko, Espainiako legeen arabera, haren delituek preskribatu badute ere<ref>{{erreferentzia|url= http://www.cadenaser.com/espana/articulo/delitos-joseba-sarrionandia-han-prescrito/csrcsrpor/20111003csrcsrnac_20/Tes |izenburua= Los delitos de Joseba Sarrionandia han prescrito |egilea= cadenaser.com|data=2011-10-03}}</ref>) eta, hain zuzen, iheslari erbesteratuarena izan da haren obraren beste gai nagusia, ''Lagun Izoztua'' eleberrian, esate baterako, ikus daitekeen moduan. Klandestinitatean bizi izan arren, liburuak argitaratzen segitu du<ref>{{erreferentzia|izenburua=Joseba Sarrionandia, ihes eginda dagoen idazle baten biografia|url=http://www.eitb.com/eu/kultura/literatura/osoa/749175/joseba-sarrionandia-ihes-eginda-dagoen-idazle-baten-biografia/|egilea=EiTB|data= 2011-10-3}}</ref> eta hainbat musikarirekin elkarlanean aritu da: [[Mikel Laboa]], [[Ruper Ordorika]], [[Fermin Muguruza]] eta beste musikari askori helarazi dizkie bere poemak gutunen bidez (ikus artikulu honetako «[[#Diskografia|Diskografia]]» atala). [[Esan Ozenki Records|Esan Ozenki]] eta [[Txalaparta]] diskoetxeek elkarlanean ''[[Hau da ene ondasun guzia]]'' disko-liburua argitaratu zuten, idazlearen poema musikatuekin.