Antzinako Grezia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Aro iluna
Etiketak: Ikusizko edizioa Mugikor edizioa Mugikor web edizioa
39. lerroa:
Lehen herri [[indoeuropar]]rak K.a. 3000. urtean iritsi ziren Egeo ingurura. Beren zibilizazioa finkatu zuten lurralde hartan, nahiz eta kultura minoikoaren eragina jaso itsas merkataritzaren bidez. [[Mizenas]] zen bertako hiri nagusia eta hartatik datorkio izena kultura hari. Aurkitu diren aztarnategiek adierazten dutenez, gizarte guduzalea bide zen hura. Eguneroko bizitza harresi garaiez babestutako hiri inguruan egiten zen, eta hiriko jauregia izaten zen erregearen eta aitonen semeen bizilekua. Abere hazkuntza eta nekazaritzaz gainera, Mizenaskoak merkataritzan aritzen ziren eta baita itsaslapurretan ere. Ekonomia ongiro nabarmena eta kultura adierazpide aberatsak iritsi zituzten, eta horren adierazgarri dira hilobietan aurkitu den tresneria aberats fina (Atreoren altxorra). K.a. 1200 urte inguruan desagertu zen Mizenasko zibilizazioa itsasaldeko herrien erasoek eraitsita. Mizenasko zibilizazioa desagertu zenean asko jaitsi zen Greziako biztanle kopurua, baina K.a. XII. mendean, [[doriar]]rek Greziara emigratu zutenean igo egin zen berriro.
 
==== Aro iluna / Antzinako Greziaren Erdi Aroa. (K.a. 1200-700) ====
Doriarrek Grezia menderatu zutenean, mizenastarren hiri-jauregiak desagertu ziren. Garai hartan erabat hedatu zen burdinaren erabilera. Hiribildu batzuk sortu ziren, politikari dagokionez burujabeak ''(polis)'' izan zirenak, eta lursailak landu ziren haien inguruan. Erregeek gobernatzen zituzten, aitonen semeek lagunduta, haiek baitziren, hain zuzen, artaldeetako eta lurretako jabeak eta kontseiluko kideak. Laborariek eta artisauek bazuten ordezkaririk biltzarrean, baina kontseilu nagusiak esaten zuena izenpetzea zen haien eginkizun bakarra ia. Jopuek eta esklaboek ez zuten eskubide politikorik. Polis-ak burujabeak baziren ere, elkarren artean bazuten alderdi komunik: hizkuntza, idazkera eta erlijioa, esaterako, bat zuten guztiek. Greziako hiriak Asia Txikiaren kostaldeetara ere hedatu ziren.