Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Orri berria: «{{ongietorria}}»
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
 
1. lerroa:
{{ongietorria}}
 
== «Euskara» atala, «Kultura» atalaren barruan behar ==
 
Kaixo! Eskerrik asko Euskal Wikipedian euskarari buruzko informazioa osatzeko egiten ari zaren lan handiarengatik. Lan hori hobeto egitearren, ohar bat egitera natorkizu: udalerri bati buruzko artikulu batean, «Euskara» atala, berez, «Kultura» atalaren barruan jarri beharrekoa da. Hala erabaki zen, [[Wikiproiektu:Euskal_Herriko_udalerriak/Eredua|Euskal Herriko udalerrietarako eredua]] zehaztean. Eredu horri jarraitzea komeni da; bestela, wikilari bakoitzak atalak bere erara jarriko lituzke, eta udalerri artikulu bakoitzean informazioa aurkitzea zailagoa litzateke.
 
Eredu horrekin ados ez bazaude, alda daiteke, jakina; baina horretarako beste wikilarien adostasuna bilatu beharko zenuke.
 
Bestalde, «Euskara» atala denean «Kultura» atalaren eduki bakarra (adibidez, halaxe gertatzen da «[[Hendaia]]» artikuluan), ez dago gaizki «Euskara» zuzenean jartzea atalaren izenburutzat, «Kultura» atalaren azpiatal izan beharrean. Baina beste kasu guztietan (adibidez, «[[Donibane Lohizune]]» artikuluan) «Kultura» atalaren azpiatal izan behar du «Euskara» atalak.
 
Ondo izan, eta segi wikipediagintzan. --[[Lankide:Xabier_Armendaritz|Xabier Armendaritz]] [[Fitxategi:Icons-mini-comment new.gif|18px|link=Lankide eztabaida:Xabier_Armendaritz]] 2018-10-08, 12:10 ([[UTC]])