Txikipedia:Sumendi: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
85.49.166.244 (eztabaida) wikilariaren 6452019 berrikuspena desegin da (bandalismoa)
Etiketa: Desegin
1. lerroa:
{{PAGEBANNER:Napoli Wikivoyage.png|origin=0,0}}
[[Fitxategi:Sumendia 3.jpg|350px|thumb|left|Sistema bolkanikoaren osagaiak.]]
'''Sumendiak''' mendi-itxurako egiturak dira, tontorrean zulo bat dutenak. Tontorreko zulo horri [[Txikipedia:krater|krater]] edo sumendiaren ahoa ere deitzen zaio.

Sumendiek, barruan, [[Txikipedia:magma|magma]] izaten dute (harriak, urtuta), eta, sumendia pizten denean ([[Txikipedia:Erupzio|erupzioan]] sartzen denean), [[Txikipedia:laba|laba]] bero-beroa irteten da kraterretik, baita gasak eta errautsa ere. Fenomeno hauen multzoari eta, oro har, sumendien jarduerari, "bolkanismoa" deitzen zaio.

Sumendiak piztuta daudenean, aktibo daudela esaten da; itzalita daudenean, berriz, inaktibo edo lo daudela esaten da. Azkenik, badira sumendi batzuk iraungita daudenak, hau da, antzinatik inolako aktibitaterik izan ez dutenak eta etorkizunean ere izango ez dutenak.

Sumendiek, oro har, urteak eta urteak ematen dituzte itzalita. Baina, batzuetan, bat-batean pizten dira, eta ez dago jakiterik zenbat denbora emango duten piztuta: ordu batzuetako kontua izaten da batzuetan; urteetakoa, besteetan.

{{Ba al dakizu?
|'''Lurretik kanpo ere badaude sumendiak'''

Bai, hala da. Adibidez, [[Txikipedia:Marte|Marten]] asko daude; haien artean, [[Txikipedia:Eguzki-sistema|eguzki-sistema]] osoan dagoen sumendirik handiena: 22-23 kilometroko altuera du! '''Olympus Mons''' izena eman zaio.

[[Fitxategi:Olympus Mons alt.jpg|200px]]}}
Milaka sumendi daude munduan, lehorrean eta itsaspean. [[Txikipedia:Europa|Europan]], oso ezagunak dira [[Txikipedia:Vesuvio|Vesuvio]] eta [[Txikipedia:Etna|Etna]] sumendiak. Biak [[Txikipedia:Italia|Italian]] daude, lehena lo eta bigarrena tarteka aktibo.