«Deimos (satelitea)»: berrikuspenen arteko aldeak

ez dago edizio laburpenik
 
Karbono ugari duen arroka bat da eta izotza ere badu. Kraterrak badituen arren bere azala Phobosena baino leunagoa da, izan ere krater ugari erregolitoak estali baititu.
 
Deimosen errotazioa Marte berarena baino geldoagoa da<ref>{{Cite aldizkari|abizena=Veverka, J|izena=Burns, J. A.|egile-lotura=|izenburua=The moons of Mars|aldizkaria=Annual review of earth and planetary sciences|argitaratze-lekua=|liburukia=8|alea=|data=1980|urtea=|url=|sartze-data=|issn=}}</ref>.
 
== Historia eta etimologia ==
[[Asaph Hall]] astronomo [[Amerikako Estatu Batuak|estatubatuarrak]] aurkitu zituen satelite biak, aurrena Deimos, 1877ko abuztuaren 12an eta hurrena Fobos, sei egun beranduago, abuztuaren 17an<ref name=":0" /><ref>{{Erreferentzia|izenburua=Solar System Exploration: Planets: Mars: Moons: Phobos: Facts & Figures|data=2013-10-19|url=https://web.archive.org/web/20131019162634/http://solarsystem.nasa.gov/planets/profile.cfm?Object=Mar_Phobos&Display=Facts|sartze-data=2018-10-07}}</ref>. Hall berak izendatu zituen gainera. [[Marte (mitologia)|Marte]] gerraren jainkoa izanik ''Fobos'' ("beldurra") eta ''Deimos'' ("izua") izenak eman zizkien<ref>{{Erreferentzia|izenburua=1878AN.....92...47K Page 47/48|url=http://adsabs.harvard.edu//full/seri/AN.../0092//0000031.000.html|aldizkaria=adsabs.harvard.edu|sartze-data=2018-10-07}}</ref>.
 
[[Jonathan Swift]] idazle britainiarraren ''[[Gulliverren bidaiak]]'' liburuan Marteko bi sateliteak aipatzen dira, Laputa hiriko astronomoen kapituluan hain zuzen ere<ref name=":3">{{Erreferentzia|izenburua=Planetary Names: Categories for Naming Features on Planets and Satellites|hizkuntza=en|url=https://planetarynames.wr.usgs.gov/Page/Categories|aldizkaria=planetarynames.wr.usgs.gov|sartze-data=2018-10-07}}</ref>. [[Voltaire]]k ere aipatzen ditu ''[[Micromegas]]'' liburuan. Hori dela eta Deimosen dauden bi krater handienek ''Swift'' eta ''Voltaire'' izenak dituzte.
 
== Explorazioa ==
Hain tamaina txikia izanik Lurretik ikusteko zaila da eta Marterekin oposizioan dagoenean baino ezin da behatu<ref>{{Cite book|hizkuntza=|izenburua=Mars|urtea=2000|abizena=Moore|izena=D.|orrialdeak=102-120|orrialdea=|argitaletxea=CRC Press|ISBN=}}</ref>. Phobosek baino albedo handiagoa du ordea eta errazago ikusten da beste satelitea baino<ref>{{Cite book|hizkuntza=|izenburua=Advanced Amateur Astronomy|urtea=1997|abizena=North|izena=G.|orrialdeak=|orrialdea=200|argitaletxea=Cambridge University Press|ISBN=}}</ref>.
 
[[Mars Global Surveyor]] zunda 1997 urtean iritsi zen Martera eta 2006 artean planetaz gain satelite biak aztertu zituen, erresoluzio handiko irudiak lortuz.
72.855

edits