Deimos (satelitea): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Barne lotura zuzenketa: Vega (izarra)
Gartxoak (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
19. lerroa:
}}
 
'''Deimos''' [[Marte]] planetaren bi sateliteetako txikiena eta aldenduena da. [[Phobos (satelitea)|Phobos]] bezala, [[Asaph Hall]] astronomo [[Ameriketako Estatu Batuak|amerikarrak]] aurkitu zuen. ''Deimos'' izenak [[greziera]]z "izua" esan nahi du.
 
Seguru aski Deimos [[asteroide]] bat izandakoa da, [[Jupiter]]ren eraginagatik bere orbitatik aldendu zena eta Marteren eraginean erori zen. Hala ere, ez dago adostasun osoa hipotesi honekin.
 
== Geologia ==
Hainbat objektu txiki bezala, bere itxura irregularra da, 15×12×10 km-ko dimentsioekin. Martetik ikusita, beste izar bat bezalakoa irudituko litzaiguke tamainan. Ilargi betean, Lurrean [[Artizarra]]k bezalako argitasuna edukiko luke; ilgoran edo ilbeheran, [[Vega (izarra)|Vega izarra]]k beste.
 
Karbono ugari duen arroka bat da eta izotza ere badu. Kraterrak badituen arren bere azala Phobosena baino leunagoa da, izan ere krater ugari erregolitoak estali baititu.
 
== Historia eta etimologia ==
[[Asaph Hall]] astronomo [[Amerikako Estatu Batuak|estatubatuarrak]] aurkitu zituen satelite biak, aurrena Deimos, 1877ko abuztuaren 12an eta hurrena Fobos, sei egun beranduago, abuztuaren 17an<ref name=":0" /><ref>{{Erreferentzia|izenburua=Solar System Exploration: Planets: Mars: Moons: Phobos: Facts & Figures|data=2013-10-19|url=https://web.archive.org/web/20131019162634/http://solarsystem.nasa.gov/planets/profile.cfm?Object=Mar_Phobos&Display=Facts|sartze-data=2018-10-07}}</ref>. Hall berak izendatu zituen gainera. Marte gerraren jainkoa izanik ''Fobos'' ("beldurra") eta ''Deimos'' ("izua") izenak eman zizkien<ref>{{Erreferentzia|izenburua=1878AN.....92...47K Page 47/48|url=http://adsabs.harvard.edu//full/seri/AN.../0092//0000031.000.html|aldizkaria=adsabs.harvard.edu|sartze-data=2018-10-07}}</ref>.
 
[[Jonathan Swift]] idazle britainiarraren ''[[Gulliverren bidaiak]]'' liburuan Marteko bi sateliteak aipatzen dira, Laputa hiriko astronomoen kapituluan hain zuzen ere<ref name=":3">{{Erreferentzia|izenburua=Planetary Names: Categories for Naming Features on Planets and Satellites|hizkuntza=en|url=https://planetarynames.wr.usgs.gov/Page/Categories|aldizkaria=planetarynames.wr.usgs.gov|sartze-data=2018-10-07}}</ref>. [[Voltaire]]k ere aipatzen ditu ''[[Micromegas]]'' liburuan. Hori dela eta Deimosen dauden bi krater handienek ''Swift'' eta ''Voltaire'' izenak dituzte.
 
== Explorazioa ==
Hain tamaina txikia izanik Lurretik ikusteko zaila da eta Marterekin oposizioan dagoenean baino ezin da behatu. Phobosek baino albedo handiagoa du ordea eta errazago ikusten da beste satelitea baino.
 
[[Mars Global Surveyor]] zunda 1997 urtean iritsi zen Martera eta 2006 artean planetaz gain satelite biak aztertu zituen, erresoluzio handiko irudiak lortuz.
 
== Erreferentziak ==
{{erreferentzia_zerrenda}}
 
{{Eguzki sistema aurkibidea}}