Eguzkia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
131. lerroa:
=== Fotoiak eta neutrinoak ===
Energia-altuko [[gamma izpi]] fotoiak fusio-erreakzioen ondorioz sortzen dira Eguzkiaren nukleoan, baina oso azkar xurgatzen ditu eguzkiaren plasmak zona erradiatiboan, normalki milimetro batzuk bidaiatu ostean. Jaulkipen berria gertatzen da ausazko norabidean, eta normalki energia baxuago batean. Emisio eta xurgapen sekuentzia honekin, denbora handia behar du erradiazioak Eguzkiaren gainazalera iristeko. Estimazioek diote fotoi batek 10.000 eta 170.000 urte artean behar dituela Eguzkitik ateratzeko<ref>{{Erreferentzia|izenburua=NASA - Sun-Earth Day - Technology Through Time - #50 Ancient Sunlight|url=http://sunearthday.nasa.gov/2007/locations/ttt_sunlight.php|aldizkaria=sunearthday.nasa.gov|sartze-data=2018-10-06}}</ref>. Alderantziz, [[neutrino]]ek 2,3 segundu baino ez dituzte hartzen kanpora ateratzeko; neutrinoak energia produkzio osoaren %2 baino ez dira. Eguzkian energia garraioak [[oreka termodinamiko]]ak dauden fotoiak behar dituelako, Eguzkian energia garraioak oraindik denbora gehiago behar duen prozesua da, 30.000.000 urte inguru. Hau da Eguzkiak beharko zukeen denbora berriro ere oreka itzultzeko, baldin eta bere nukleoan dauden energia sorkuntza baldintzak bat-batean aldatuko balira<ref>{{Erreferentzia|izena=Michael|abizena=Stix|izenburua=On the time scale of energy transport in the sun|orrialdeak=3–6|hizkuntza=en|data=2003|url=https://doi.org/10.1023/A:1022952621810|aldizkaria=Solar Physics|alea=1|zenbakia=212|issn=0038-0938|doi=10.1023/a:1022952621810|sartze-data=2018-10-06}}</ref>.
 
Nukleoan ematen diren fusio erreakzioek neutrinoak askatzen dituzte ere, baina fotoiek ez bezala, ez dute, normalean, [[materia]]rekin elkarrekintzarik. Neutrino gehienak gai dira azkar ateratzeko Eguzkitik kanpora. Denbora luzez Eguzkitik ateratzen diren neutrinoen neurketa aurretik pentsatutakoa baino askoz baxuago izan da. [[2001]]ean diskrepantzia hau konpondu zen, [[neutrinoen oszilazio]]aren efektua aurkitu ostean: Eguzkiak teoriak aurresandako neutrino kopurua jaulkitzen du, baina neutrinoek horien <math>2/3</math> ez zituzten detektatzen, euren [[zapore (fisika)|zaporea]] aldatu zelako detektatu ziren unerako<ref>{{Erreferentzia|izena=H.|abizena=Schlattl|izenburua=Three-flavor oscillation solutions for the solar neutrino problem|orrialdeak=013009|data=2001-06-01|url=https://link.aps.org/doi/10.1103/PhysRevD.64.013009|aldizkaria=Physical Review D|alea=1|zenbakia=64|doi=10.1103/PhysRevD.64.013009|sartze-data=2018-10-06}}</ref>.
 
=== Eremu magnetikoa ===