Eguzkia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
163. lerroa:
 
== Kokapena ==
[[Fitxategi:Eguzki Sistema Esnebidearen barruan, kontestu galaktikoa erakutsiz eta bere orbita.svg|thumb|Eguzkiaren kokapena eta orbita Esne Bidean]]
[[Fitxategi:Artist's_impression_of_the_Milky_Way_(updated_-_annotated).jpg|thumb|[[Esne Bidea]]ren marrazkia. Eguzkia [[Orionen Besoa]]n dago kokatua.]]
Eguzkia [[Esne Bidea]]n kokaturik dago, 100.000 [[argi-urte]] inguruko diametroa duen [[galaxia espiral barratu]] bat. Esne Bidean 100.000 milioi izar daude
<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Astronomy Images: Canadian Galactic Plane Survey Map 1
of the Milky Way Galaxy|url=http://www.ras.ucalgary.ca/CGPS/press/aas00/pr/pr_14012000/pr_14012000map1.html|sartze-data=2017-12-01}}</ref>
. Eguzkia Esne Bidearen kanpoko espiraletako baten adarrean dago, [[Orionen Besoa]] gisa ezagutzen dena<ref>{{Erreferentzia|izena=Ronald|abizena=Drimmel|izenburua=Three-dimensional Structure of the Milky Way Disk: The Distribution of Stars and Dust beyond 0.35 R☉|orrialdeak=181|hizkuntza=en|abizena2=Spergel|izena2=David N.|data=2001|url=http://stacks.iop.org/0004-637X/556/i=1/a=181|aldizkaria=The Astrophysical Journal|alea=1|zenbakia=556|issn=0004-637X|doi=10.1086/321556|sartze-data=2017-12-01}}</ref>. Eguzkia [[Zentro Galaktikoa|Zentro Galaktikotik]] 25.000 eta 28.000 argi-urte ingurura dago<ref>{{Erreferentzia|izena=F.|abizena=Eisenhauer|izenburua=A Geometric Determination of the Distance to the Galactic Center|orrialdeak=L121|hizkuntza=en|abizena2=Schödel|abizena3=Genzel|abizena4=Ott|abizena5=Tecza|abizena6=Abuter|abizena7=Eckart|abizena8=Alexander|izena2=R.|izena3=R.|izena4=T.|izena5=M.|izena6=R.|izena7=A.|izena8=T.|data=2003|url=http://stacks.iop.org/1538-4357/597/i=2/a=L121|aldizkaria=The Astrophysical Journal Letters|alea=2|zenbakia=597|issn=1538-4357|doi=10.1086/380188|sartze-data=2017-12-01}}</ref>, eta 220 kilometro segunduko abiaduran mugitzen ari da bere orbitan. 225-250 milioi urtero orbita oso bat egiten du. Bira honi [[urte galaktiko]] izena ematen zaio<ref>{{Erreferentzia|izena=Glenn|abizena=Elert|izenburua=Period of the Sun's Orbit around the Galaxy (Cosmic Year) - The Physics Factbook|hizkuntza=en|url=http://hypertextbook.com/facts/2002/StacyLeong.shtml|sartze-data=2017-12-01}}</ref>. [[Eguzkiaren apexa]], hau da, Eguzkiak espazio interestelarrean duen ibilbidearen norabidea, [[Hercules (konstelazioa)|Hercules konstelaziotik]] gertu dago, gaur egun [[Vega (izarra)|Vega]] izarrak duen norabidean<ref>{{Erreferentzia|izenburua=|data=2005-05-14|url=https://web.archive.org/web/20050514103931/http://dipastro.pd.astro.it/planets/barbieri/Lezioni-AstroAstrofIng04_05-Prima-Settimana.ppt|sartze-data=2017-12-01}}</ref>. Ekliptikaren planoak [[plano galaktiko]]arekiko 60ºko angelua osatzen du.
 
Eguzkiak Esne Bidean duen posizioak [[bizi]]aren [[eboluzio]]an garrantzia izan duela uste da. Bere orbita ia zirkularrak adar espiralen abiadura ia berbera du eta, beraz, gutxitan gurutzatzen du beso horietako bat<ref>{{Erreferentzia|izena=O.|abizena=Gerhard|izenburua=Pattern speeds in the Milky Way.|orrialdeak=185|data=2011|url=http://adsabs.harvard.edu/abs/2011MSAIS..18..185G|aldizkaria=Memorie della Societa Astronomica Italiana Supplementi|zenbakia=18|issn=0037-8720|sartze-data=2017-12-01}}</ref>. Beso espiralak [[supernoba|supernoben]] kontzentrazio guneak dira, baita desegonkortasun grabitazionalena eta [[erradiazio]]arena, baina Eguzki-sistemak gutxitan jasan ditu horiek eta, horregatik, Lurrak bizitza mantendu ahal izan du denbora luzez<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Galactic Habitable Zones - Astrobiology Magazine|hizkuntza=en-US|data=2001-05-18|url=http://www.astrobio.net/news-exclusive/galactic-habitable-zones-2/|aldizkaria=Astrobiology Magazine|sartze-data=2017-12-01}}</ref>. Esne Bidearen zentrotik urrun egoteak ere egonkortasuna eman dio bizitzari, grabitate, erradiazioa eta partikulen erasoa ekidin duelako<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Supernova Explosion May Have Caused Mammoth Extinction|url=http://www.physorg.com/news6734.html|sartze-data=2017-12-01}}</ref>.
 
=== Talde lokala ===
Eguzkia [[Izarrarteko Hodei Lokal]]ean kokaturik dago<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Eguzki-sistemaren muga - Zientzia.eus|url=http://zientzia.eus/artikuluak/Eguzki-sistemaren-muga/|sartze-data=2017-12-01}}</ref>. Uste da [[G-Hodeia]]ren auzoan dagoela<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Into the Interstellar Void|hizkuntza=en-US|url=http://www.centauri-dreams.org/?p=14203|sartze-data=2017-12-01}}</ref>, baina ez dakigu Eguzki-sistema Izarrarteko Hodei Lokalaren parte den, edo azken hau G-Hodeiarekin batera dagoen eremuan ote dagoen. Izarrarteko Hodei Lokala hodei dentsoagoa duen eremu bat da, [[Burbuila Lokala]] deitzen den eremu nahiko hutsaren barruan, 300 argi-urte inguru dituen hutsune moduko bat. Burbuilaren barruan tenperatura altuko [[plasma]] dago, eta horregatik [[supernoba]]k gertatu direla pentsatzen da<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Near-Earth Supernovas|data=2006-08-13|url=https://web.archive.org/web/20060813160705/https://science.nasa.gov/headlines/y2003/06jan_bubble.htm|sartze-data=2017-12-01}}</ref>.
 
Eguzkitik hamar argi-urtera erlatiboki izar gutxi daude. Gertuena [[Alpha Centauri]] izar-sistema hirukoitza da, Eguzkitik 4,4 argi urtera. Alpha Centauri A eta B elkarrekiko gertu dagoen Eguzkiaren tamaina antzeko bikote bat da, [[Proxima Centauri]] [[nano gorri]] bat da, bikotearengandik 0,2 argi-urtera orbitatzen duena. [[2016]]an bizitzarako gai izan daitekeen [[exoplaneta]] bat aurkitu zen Proxima Centaurin, [[Proxima Centauri b]] izena eman zaiona, Eguzkitik gertuen dagoen exoplaneta<ref>{{Erreferentzia|izena=Guillem|abizena=Anglada-Escudé|izenburua=A terrestrial planet candidate in a temperate orbit around Proxima Centauri|orrialdeak=437–440|hizkuntza=En|abizena2=Amado|abizena3=Barnes|abizena4=Berdiñas|abizena5=Butler|abizena6=Coleman|abizena7=Cueva|abizena8=Dreizler|abizena9=Endl|izena2=Pedro J.|izena3=John|izena4=Zaira M.|izena5=R. Paul|izena6=Gavin A. L.|izena7=Ignacio de la|izena8=Stefan|izena9=Michael|data=2016/08|url=https://doi.org/10.1038/nature19106|aldizkaria=Nature|alea=7617|zenbakia=536|issn=1476-4687|doi=10.1038/nature19106|sartze-data=2017-12-02}}</ref>. Hurrengo izarrik gertuenak [[Barnarden izarra]] (5,9 au), [[Wolf 359]] (7,8 au) eta [[Lalande 21185]] (8,3 au) dira.
 
Gertuen dagoen izarrik handiena [[Sirius]] da, [[Sekuentzia nagusia|sekuentzia nagusiko]] izar bat, Eguzkitik 8,6 argi urtera eta bere masaren bikoitza duena. Siriusen inguruan [[Sirius B]] izeneko [[nano zuri]] bat dago orbitan. Gertuen dagoen [[nano marroi]]a [[Luhman 16]] sistema bitarra da, 6,6 argi urtera. Hamar argi urtera dauden izarren artean [[Luyten 726-8]] nano gorriaren sistema dago (8,7 au) eta [[Ross 154]] nano gorri bakartia (9,7 au)<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Stars within 10 light-years|url=http://www.solstation.com/stars/s10ly.htm|sartze-data=2017-12-02}}</ref>. Eguzkiaren antzekoa den izar bakartirik gertuena [[Tau Ceti]] da, 11,9 argi urtera<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Tau Ceti|url=http://www.solstation.com/stars/tau-ceti.htm|sartze-data=2017-12-02}}</ref>. Eguzkiaren masaren %80 du eta bere argitasunaren %60. Planeta baten masa duen objeturi librerik gertukoena [[WISE 0855-0714]] da<ref>{{Erreferentzia|izena=K. L.|abizena=Luhman|izenburua=Discovery of a 250 K Brown Dwarf at 2 pc from the Sun|orrialdeak=L18|hizkuntza=en|data=2014|url=http://stacks.iop.org/2041-8205/786/i=2/a=L18|aldizkaria=The Astrophysical Journal Letters|alea=2|zenbakia=786|issn=2041-8205|doi=10.1088/2041-8205/786/2/L18|sartze-data=2017-12-02}}</ref>, Jupiterrek baino 10 aldiz masiboagoa den planeta (7 au).
 
== Behaketaren historia ==