«Eguzkia»: berrikuspenen arteko aldeak

4.863 bytes added ,  Duela 2 urte
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
 
=== Nukleoko hidrogenoa amaitu ostean ===
[[Fitxategi:Sun red giant.svg|thumb|Eguzkiaren gaur egungo tamaina eta erraldoi gorriaren tamaina duenean hartuko duen gutxi gora beherako tamaina.]]
Eguzkiak ez du masa nahikorik [[supernoba]] baten gisa lehertzeko. Horren ordez, [[sekuentzia nagusia]] utziko du hemendik 5.000 milioi urteingururaurte inguru eta [[erraldoi gorri]] batean bilakatuko da<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Red Giant Stars: Facts, Definition & the Future of the Sun|url=http://www.space.com/22471-red-giant-stars.html|aldizkaria=Space.com|sartze-data=2018-10-06}}</ref><ref>{{Erreferentzia|izena=K.-P.|abizena=Schröder|izenburua=Distant future of the Sun and Earth revisited|orrialdeakname=155–163|hizkuntza=en|abizena2=Connon"etorkizuna" Smith|izena2=Robert|data=2008-05-01|url=https://doi.org/10.1111/j.1365-2966.2008.13022.x|aldizkaria=Monthly Notices of the Royal Astronomical Society|alea=1|zenbakia=386|issn=0035-8711|doi=10.1111/j.1365-2966.2008.13022.x|sartze-data=2018-10-06}}</ref>. Erraldoi gorri gisa, Eguzkia hazi egingo da [[Merkurio (planeta)|Merkurio]], [[Artizar]]ra eta, ziurrenik, [[Lurra]] irentsiz<ref>{{Erreferentzia|izena=Arnold I.|abizena=Boothroyd|izenburua=The CNO Isotopes: Deep Circulation in Red Giants and First and Second Dredge‐up|orrialdeak=232–250|hizkuntza=en|abizena2=Sackmann|izena2=I.‐Juliana|data=1999-01|url=http://adsabs.harvard.edu/abs/1999ApJ...510..232B|aldizkaria=The Astrophysical Journal|alea=1|zenbakia=510|issn=0004-637X|doi=10.1086/306546|sartze-data=2018-10-06}}</ref>.
 
Erraldoi gorri bilakatu aurretik ere, Eguzkiaren distira bikoiztuko da, eta Lurrak jasoko duen eguzki-argia Artizarrak gaur egun jasotzen duenaren parekoa izango da. Behin nukleoko hidrogenoa agortuta, hemendik 5.400 milioi urtera, Eguzkia hedatuko da [[azpierraldoi]] fasera, eta bere tamaina bikoiztuko du astiro, 500 milioi urte inguruko tartean. Ondoren, askoz azkarrago hedatuko da beste 500 milioi urtez, gaur egun dena baino 200 aldiz handiagoa eta ehunka aldiz distiratsuago eginez. Momentu horretan hasiko da [[erraldoi gorriaren fasea]], non Eguzkiak beste 1.000 milioi urte igaroko dituen eta bere masaren herena galduko duen<ref name="etorkizuna" />.
 
Eguzkiaren erraldoi gorriaren fasearen ostean 120 milioi urte inguru geratzen zaizkio Eguzkiari, baina gertakari ugari emango dira. Lehenengo eta behin, nukleoa, helio [[Materia degeneratu|degeneratuz]] betea dagoena, bortizki eztanda egingo du, [[helio flash]] deituriko fenomenoarekin. Une horretan nukleoaren %6 baina Eguzkiaren masaren %40 [[Karbono|karbonoan]] bilakatuko da minutu batzuetan, [[Alfa-hirukoitz prozesua|alfa-hirukoitz prozesuaren]] bidez<ref>{{Erreferentzia|izenburua=The End Of The Sun|url=http://faculty.wcas.northwestern.edu/~infocom/The%20Website/end.html|aldizkaria=faculty.wcas.northwestern.edu|sartze-data=2018-10-06}}</ref>. Eguzkia, ondoren, gaur egungo tamaina baino 10 aldiz txikiagoa egingo da, baina 50 aldiz distiratsuago, gaur egungo tenperatura baino baxuagoarekin. Une horretan [[multzokatze gorria]] edo [[Adar horizontal|adar horizontalera]] iritsiko da, baina Eguzkiaren masa duen izar batek ez du bidea egingo urdinerantz adar horizontalean. Horren ordez, handitzen doa, pixkanaka, eta distiratsuago egiten hurrengo 100 milioi urtetan nukleoko helioa erretzen duen bitartean<ref name="etorkizuna" />.
 
Helioa amaitzen denean, Eguzkiak hidrogenoarekin izandako espantsio bera egingo du, baina oraingoan askoz azkarrago, eta Eguzkia oraindik handiago eta distiratsuago bilakatuko da. Honi [[adar asintotiko erraldoi]] deitzen zaio, eta Eguzkiak hidrogenoa erreko du geruza batean eta helioa sakonagoko beste geruza batean. 20 milioi urte emangoditu adar asintotiko erraldoian, eta Eguzkia geroz eta ezegonkorragoa izango da, masa azkar galduz eta [[Pultsu termal|pultsu termalekin]] bere tamaina eta argitasuna handituz mende batzuetan 100.000 urte ingururo. Pultso termal horiek geroz eta bortitzagoak eta handiagoak izango dira, eta azkenek gaur egun duen distira baino 5.000 aldiz gehiago emango dute, eta tamaina Lurraren distantzia gaindituko du<ref>{{Erreferentzia|izena=E.|abizena=Vassiliadis|izenburua=Evolution of low- and intermediate-mass stars to the end of the asymptotic giant branch with mass loss|orrialdeak=641–657|hizkuntza=en|abizena2=Wood|izena2=P. R.|data=1993-8|url=http://adsabs.harvard.edu/abs/1993ApJ...413..641V|aldizkaria=The Astrophysical Journal|zenbakia=413|issn=0004-637X|doi=10.1086/173033|sartze-data=2018-10-06}}</ref>. 2008an garatutako eredu baten arabera, Lurraren orbita geroz eta txikiagoa izango da mareen indarren ondorioz, eta ebentualki kromosferaren eragina dela eta, eta beraz Eguzkiak guztiz jango du erraldoi gorri adarreko fasean. Milioi bat eta 3,8 milioi urte lehenago Artizarrak eta Merkuriok prozesu bera izango zuten. Ereduak aldakorrak dira masa galderaren abiadura eta kopuruaren arabera. Ereduek erakusten dute masa galdera handiagoarekin erraldoi-gorri adarrak izar txikiago eta ez hain distiratsuak sortzen dituela; gaur egungoa baino 2.000 aldiz distiratsuago eta 200 aldiz handiago<ref name="etorkizuna" />. Eguzkiarentzat lau pultsu termal aurreikusten dira bere kanpo geruza guztia galdu baino lehen eta berriro ere [[nebulosa planetario]] bat sortzen hasi arte. Fase honen amaieran, 500.000 urte inguru irauten duena, Eguzkiak gaur egun duenaren masa erdia izango du.
 
Adar asintotiko erraldoiaren osteko fasea oraindik ere azkarragoa da. Argitasuna konstantea izaten hasiko da eta tenperatura handitzen joango da, Eguzkiak jaurti duen masaren erdi hori ionizatuz nebulosa planetario batean. Nukleo biluziak 30.000 Kelvineko tenperatura izango du. Nukleo biluzi horrek, [[nano zuri]] bat, 100.000 Kelvineko tenperatura izangodu eta gaur egungo Eguzkiaren %54,05eko masa izango duela kalkulatzen da<ref name="etorkizuna" />. Nebula planetarioa 10.000 urtetan desegingo da, baina nano zuriak bilioika urte iraungo du [[nano beltz]] hipotetiko batean desegin arte<ref>{{Erreferentzia|izena=Bloecker,|abizena=T.|izenburua=Stellar evolution of low and intermediate-mass stars. I. Mass loss on the AGB and its consequences for stellar evolution.|hizkuntza=en|data=1995-5|url=http://adsabs.harvard.edu/abs/1995A&A...297..727B|aldizkaria=Astronomy and Astrophysics|zenbakia=297|issn=0004-6361|sartze-data=2018-10-06}}</ref><ref>{{Erreferentzia|izena=Bloecker,|abizena=T.|izenburua=Stellar evolution of low- and intermediate-mass stars. II. Post-AGB evolution.|hizkuntza=en|data=1995-7|url=http://adsabs.harvard.edu/abs/1995A&A...299..755B|aldizkaria=Astronomy and Astrophysics|zenbakia=299|issn=0004-6361|sartze-data=2018-10-06}}</ref>.
 
== Behaketaren historia ==