«Eguzkia»: berrikuspenen arteko aldeak

83 bytes added ,  Duela 1 urte
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
=== Sekuentzia nagusia ===
{{sakontzeko|Sekuentzia nagusia}}
[[Fitxategi:Solar_evolution_(English).svg|thumb|Eguzkiaren eboluzioaren grafika.]]
Eguzkia [[sekuentzia nagusia]]renerdi bidean dago, gutxi gora behera. Fase honetan hidrogenoa helioan bilakatzen da bere nukleoan ematen diren erreakzio nuklearren ondorioz. Segundo bakoitzean lau milioi tona materia energian bilakatzen dira Eguzkiaren nukleoan, [[neutrino]]ak eta [[eguzki erradiazio]]a sortuz. Abiadura horretan, Eguzkiak Lurraren masa baino 100 aldiz gehiago eraldatu ditu energian, hau da, Eguzkiaren masa osoaren %0,03. Eguzkiak beste 10.000 milioi urte emango ditu sekuentzia nagusiko izar gisa<ref>{{Erreferentzia|izena=Goldsmith,|abizena=Donald.|izenburua=The search for life in the universe|argitaletxea=University Science Books|data=2002|url=https://www.worldcat.org/oclc/45066178|edizioa=3rd ed|isbn=1891389165|pmc=45066178|sartze-data=2018-10-06}}</ref>. Eguzkia beroago egiten joango da denbora honetan zehar, nukleoan dauden helio atomoek bolumen txikiagoa betetzen dutelako fusionatu gabeko hidrogeno atomoek baino. Nukleoa, beraz, hondoratzen ari da, Eguzkiaren kanpo geruzak zentrotik gertuago jartzen eta, beraz, [[grabitazio indar]]raren efektua handituz, [[koadroaren alderantzizko legea]]ren ondorioz. Indar handiago honek presioa handitzen du nukleoan, baina horrek fusio abiaduran aldaketa ekartzen du, nukleoa hedatuz. Prozesu honek nukleoaren fusio abiadura azkartzen du, dentsoago bilakatuz. Pentsatzen da Eguzkia %30 distiratsuagoa dela orain dela 4.500 milioi urte baino<ref>{{Erreferentzia|izenburua=The Sun's Evolution|url=http://faculty.wcas.northwestern.edu/~infocom/The%20Website/evolution.html|aldizkaria=faculty.wcas.northwestern.edu|sartze-data=2018-10-06}}</ref>. Gaur egun, %1 handitzen da distira 100 milioi urtero<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Earth Won't Die as Soon as Thought|hizkuntza=en|data=2014-01-22|url=http://news.sciencemag.org/climate/2014/01/earth-wont-die-soon-thought|aldizkaria=Science {{!}} AAAS|sartze-data=2018-10-06}}</ref>.