Ionizazio: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
tNo edit summary
1. lerroa:
'''Ionizazioa''' [[atomo]] edo [[molekula]]k [[ioi]] bihurtzeko [[prozesu fisiko]]a da<ref>Artikulu honetarako honako testua erabili da, cc-by-sa lizentziapean:<br/>{{Erreferentzia|izena=Fernando|abizena=Basterretxea|izenburua=Ionizazio|data=2009-09-17|url=https://zthiztegia.elhuyar.eus/terminoa/eu/ionizazio|aldizkaria=zthiztegia.elhuyar.eus|sartze-data=2018-10-03}}.</ref>. Horretarako, [[partikula]] [[karga]]tuak ([[elektroi]]ak edo bestelako ioiak) kendu edo gehitu egiten dira. Ioi positiboak ([[katioi]]ak) sor daitezke atomo edo molekula neutro batek elektroi bat edo gehiago galtzen duenean beste partikula batekin edo [[fotoi]] batekin gertatutako talkan. Erreakzioa honelakoa da: <chem>A -> A+ + e-</chem>. Bestalde, ioi negatiboak ([[anioi]]ak) eratu daitezke molekula neutro batek elektroi bat harrapatzen duenean, honako prozesu honen arabera: <chem>A + e- -> A-</chem>. Espezie batzuk, [[elektrolito]]ak deiturikoak, berez ionizatzen dira [[disolbatzaile]] egokiekin nahastean, eta katioiak eta anioiak ematen dituzte. Adibidez, [[azido]]ak ionizatu egiten dira [[ur]]etan disolbatzean: <chem>HCl -> H+ + Cl-</chem>.
 
Atomo edo molekula batetik elektroi bat erauzteko —elektroiaren eta ioiaren arteko [[energia elektrostatiko]]a baztergarria egin arte bereizteko— behar den energia minimoari [[ionizazio-energia]] (edo ionizazio-potentzial) deritzo. Ionizazio-energiaren unitatea [[Nazioarteko Sistema]]n [[joule]] (J) da, baina [[elektronvoltaelektronvolt]]a (eV) ere erabiltzen da sarri (1 eV = 1,609 × 10-19 J). Ionizazio-prozesuan elektroi bat erauzten denez atomo edo molekula baten [[orbital atomiko]] edo molekularretik, ionizazio-energiak orbital horren energiaren balioa ematen du.
 
== Elementu baten lehen ionizazio-energia ==