Demokrazia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t 2.139.106.138 wikilariaren aldaketak ezabatuz, Xabier Cañas wikilariaren azken bertsiora itzularazi da.
Etiketa: lehengoratzea
3. lerroa:
 
{{Gobernu mota aurkibidea}}
'''Demokrazia''' talde edo erakunde bateko kide guztien iritzia berdintasunez kontuan hartzen dituen erabakitzeko modu kolektiboa da. Etimologiaz, "herriaren aginpidea" adierazten du (antzinako grezierazko hitzetatik, ''demos'', "herria"; ''kratos'', "gobernua"). Hain zuzen, [[Antzinako Grezia]]ko [[polis]]etan sortu zen demokrazia, non herritar guztiek polis edo hiriaren gobernuari buruz erabakitzen zuten. Hala, demokraziak herritar guztiek askatasunez [[estatu]]aren edo beste erakunde [[politiko]] baten [[gobernu]]ari buruz erabakiak hartzen dituzten [[erregimen politiko]]ak ere badira. Erabakiak kolektiboki hartzean, ordea, hainbat arazo sortzen dira: zein izango da erabaki demokratikoak hartzen diren esparrua? Zeintzuk dira erabakitzeko eskubidea edo ahalmena dutenak (alegia, zein da ''demos'' delakoa?) Nola bideratu eta antolatu behar dira erabakiak demokratikoki hartzeko modua eta ondoriozko gobernua? Erabakiak gehiengoz hartuko al dira? Inposatu al dakioke gehiengo baten erabakia gutxiengo bati? Galdera horien guztien erantzunak problematikoak dira, eta demokrazia ariketa kolektibo konplexu eta zaila bilakatzen dute.
 
== Demokrazia ordezkatzaileak eta zuzenak ==
 
Egun, erregimen politiko demokratiko gehienek ordezkaritzaren bidez funtzionatzen dute ([[demokrazia ordezkatzaile]]ak dira, alegia), hau da, herritarrek beraien izenean gobernatuko duten agintariak aukeratzen dituzte aldiro. [[Demokrazia zuzen]] edo partehartzaileetan, berriz, herritarrek beste gai askori buruz ere erabakitzen dituzte, agintariei haien buruen ordezkaritzarik eman gabe.
 
== Kanpo loturak ==