Supernoba: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Supro23 (eztabaida | ekarpenak)
→‎II mota: erreferentziak eta irudi 1
Supro23 (eztabaida | ekarpenak)
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
88. lerroa:
 
=== III, IV eta V motak ===
[[Fritz Zwicky]]k supernoba mota gehiago definitu zituen, nahiz eta I edo II motako ezaugarriak betetzen ez zituzten oso adibide gutxian oinarritu zen. SN 1961i III motako supernoba bakarra izan zen, argi kurba zabala eta espektroan motelki agertzen ziren hidrogenozko Balmer lerroak zituena. SN 1961f IV motako kide bakarra izan zen, II-P motako supernoben antzekoa den kurba argia izan zuena, hidrogeno xurgapen lerroekin baina hidrogeno emisio lerro ahulekin. V mota SN 1961V supernobarako sortu zen, ezohiko supernoba faltsu bat. Bere ezaugarriak distira handitze motala, hilabete asko iraun zuen argi maximoa, eta ezohiko emisio espektroa izan ziren. SN 1961V supernobaren eta [[Eta Carinae]] izarraren Eztanda Handiaren antzekotasuna nabarmendu zen.<ref>{{Erreferentzia|izena=F.|abizena=Zwicky|izenburua=NGC 1058 and its Supernova 1961.|orrialdeak=514|hizkuntza=en|data=1964-02|url=http://adsabs.harvard.edu/abs/1964ApJ...139..514Z|aldizkaria=The Astrophysical Journal|zenbakia=139|issn=0004-637X|doi=10.1086/147779|sartze-data=2018-10-04}}</ref> M101 galaxian 1909an eta M83 galaxian 1923an eta 1957an gertaturiko supernobak ere IV edo V motakoak izan zitezkeela proposatu zen.<ref>{{Erreferentzia|izena=Zwicky,|abizena=F.|izenburua=New Observations of Importance to Cosmology|hizkuntza=en|data=1962|url=http://adsabs.harvard.edu/abs/1962IAUS...15..347Z|zenbakia=15|issn=1743-9221|sartze-data=2018-10-04}}</ref>
 
Gaur egun, mota guzti hauek II motako “peculiar” azpimultzoan sailkatzen dira, eta beste hainbat adibide aurkitu dira.
 
== Egungo modeloak ==