Espainiako Gerra Zibila Donostian (1936): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
126. lerroa:
[[Fitxategi:Matxinoak Donostian sartzen 10.jpg|thumb|Tropa sartu berriak, [[Artzain Onaren katedrala|Artzain Onaren Katedral]]etik ateratzean agurtuak]]
[[File:4. Berasategi Etxeberria, Pepi (Donostia, 1935).webm|thumb|Aita kendu zioten, Pepi Berasategiren testigantza]]
 
 
===Errepresio gogorra===
Galerak galera, hiriak ez zuen kalte handirik jasan. Steer-ek nabarmentzen duenez, [[Euzko Alderdi Jeltzalea|jeltzaleek]] arreta berezia jarri zuten jabetza eta ondasunen galerarik eta istilurik gerta ez zedin. Bada, luze gabe uztail-abuztuan ihes egindako klase erosoak beren bizilekuetara itzuli ziren, baita gauzak nahiko txukun aurkitu ere. Aldiz, jeltzaleen kontrako zapalkuntza bereziki latza izan zen: Gerra Kontseiluak egin zitzaizkien, baina hori baino lehen Falangeko kideek arau gabeko ''giza ehiza''ri heldu zioten;<ref>Steer, George L. (2009 (1938)), 57-59. or. ''Pistolero style'' aritu ziren horretan, Steer-ek dioenez, 17 apaiz ere aipatzen ditu hildakoen artean.</ref> karlistek ere parte hartu zuten hurrengo asteetako hilketetan.<ref>Preston, Paul. 2013, 431. or.</ref> Ezkertiarrek ondo zekiten haien patua zein izango zen hirian geratuz gero; militante jeltzale gehienek, berriz, geratzeko hautua egin zuten, baina okupatzaileek ez zuten bereizketarik egin eta, beraz, Donostian [[jeltzale]]ei egokitu zitzaien martxan jarritako errepresioaren txarrena; asko fusilatu zituzten.<ref>Egaña, Iñaki. 2012, 00:35'00"</ref>