Hiru Erregeen Mahaia (irratsaioa): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
1. lerroa:
'''Hiru Erregeen Mahaia''' [[Euskadi Irratia|Euskadi Irratiko]] kirol irratsaio bat da. Bertan zuzeneko kirolen kontakizunak eman ohi dira. Hainbat esatarik egiten dute lan: pilotan arloan [[Iñaki Elorza]] izaten da, arraun kontuetan [[Manu Maritxalar]], [[Xabier Usabiaga]] eta [[Txomin Perurena]] txirrindularitzan, [[Andres Osa|Andres Osa ''"Sakona"'']] herri kiroletan, [[Real Sociedad|Realeko]] partidetan [[Juan Antonio Larrañaga]] izaten da eta [[Athletic|Athleticekoetan]] [[Angel Garitano]] "Ondarru".
 
[[Txetxu Urbieta]] esatari eta aurkezle nagusia da (Euskadi Irratiko kirol saileko zuzendari 2012tik). [[Kepa IribarrekIribar]]rek ere aurkezle lanak egiten ditu eta beti izaten dira lagun [[Haritz Gallastegi]], [[Maitane Urbieta]], [[Ander Altuna]], etab.
 
2016an [[Bi Bala]] taldeak saioaren sintonia izateko abestia grabatu zuen Tolosako [[Bonberenea etxe okupatua]]n, ''Ezpatak buru gainean'' abestia hain zuzen ere.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Ezpatak buru gainean, by Bi Bala|url=https://bibala.bandcamp.com/track/ezpatak-buru-gainean|sartze-data=2017-09-28}}</ref>