Supernoba: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Supro23 (eztabaida | ekarpenak)
→‎I mota: osatu
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
Supro23 (eztabaida | ekarpenak)
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
78. lerroa:
 
=== II mota ===
II motako supernobak ere espektroan oinarrituta banatu daitezke. II motako supernoba gehienek emisio lerro oso zabalduak dituzte, segunduko milaka kilomotreko hedapen abiadura izan dutela adierazten dutenak. Dena den, beste batzuk, hala nola, SN 2005gl, espektro izaera nahiko estua dute. Hauek Iin motakoak dira, non 'n' hizkiak 'narrow' (estua ingelesez) adierazten duen.
 
Supernoba gutxi batzuk, SN 1987K eta SN 1993J adibidez, mota aldatzen dutela ematen du: hasieran hidrogenoa lerroak erakusten dituzte, baina asteetatik hilabeteetara doan denboran helio lerroak nagusitzen dira. "IIb motakoak” deitzen zaie, II eta Ibekin motekin normalean lotutako ezaugarrien konbinazioa deskribatzeko. [51]
 
Espektro arruntak dituzten II motako supernobak haien argi kurben arabera sailkatzen dira. Mota arruntenak argitasun maximoaren ostean "goi-lautada" bereizgarria erakusten du, non argiaren distira nahiko egonkor mantentzen den hilabete batzuez, berriro ere gutxitzen hasi aurretik. Mota honetakoei II-P deitzen zaie. Arraroagoak dira II-L motako supernobak. "L" hizkiak “lineala” esan nahi du, nahiz eta argiaren kurba ez den lerro zuzen bat.
 
Ohiko sailkapenetan sartzen ez diren supernobek “pec” (ingelesezko peculiarretik) izena jaso ohi dute. [51]
 
=== III, IV eta V motak ===