Robert Laxalt: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
5. lerroa:
''Sweet Promised Land'' ([[1957]]), Laxalten lehendabiziko liburua (eta ezagunena), bere aita Dominiqueren historian oinarritzen da. Dominique [[euskaldun]]a zen, eta [[Nevada]]ra emigratu zuen gaztetan. Han 47 urtez artzain aritu zen, eta ondoren bere sorterrira itzuli zen. Liburuak oso harrera ona izan zuen [[Nevada]]n eta inguruko estatuetan, eta euskal jai asko sortzea ekarri zuen.
 
Roberten anaia, [[Paul Laxalt]], politikaria zen, [[1967]] eta [[1971]] artean Nevadako gobernatzaile eta [[1974|1975]]tik [[1987]]ra Estatu Batuetako senatari izandakoa.
 
Monique alaba idazlea da, eta 1993an ''The Deep Blue Memory'' liburua, Estatu Batuetako euskal herritar artzainen giroan oinarritua, argitaratu zuen.