Gordogana jauregia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Aihotz (eztabaida | ekarpenak)
Zuzenketa txikia
Aihotz (eztabaida | ekarpenak)
Zuzenketa txikia
6. lerroa:
 
== Deskribapena ==
GordonagaGordogana jauregia [[XVIII. mendea]]n eraikitako jauregi-egoitza barrokoa da. Horma trinkoak ditu, 400 m² inguruko oinplano errektangeluarra eta lau uretako teilazko teilatua. Eraikinak hiru solairu ditu (beheko solairua, lehenengo solairua eta bigarren solairua) eta ganbara. Horrez gainera, atzealdean, bi garaierako eraikin bat du atxikita.
 
Ezaugarri nagusia barroko estiloko [[fatxada]]k dira. Fatxadak harlangaitzez daude eginda, eta harlanduzko blokeen bidez daude sendotuta izkinetan eta baoetan. Hareharria eta kareharria erabili zituzten fatxadak eraikitzeko, eta, argamasa eta agregakina, egiturari eusteko. Plaka leuneko inposten bidez bereizten dira solairuak kanpotik. Aurrealdea ipar-ekialdera dago begira, apaindura gutxikoa da eta lau ardatz ditu. Beheko solairuan, sarrera dago, eta bao bana, alde bakoitzean. Lehenengo solairuan, lau balkoi-ate daude. Ateek burdinazko karelak dituzte alboetan. Erdiko balkoi-ateek balkoi jarraitu bat dute, harrizko idukia duena. Bigarren solairuan, lau bao daude, beheko solairuko baoen antzeko tamainakoak.