«Grenada»: berrikuspenen arteko aldeak

19 bytes added ,  Duela 2 urte
t
 
== Historia ==
[[Fitxategi:M102_howitzers_during_Operation_Urgent_Fury.jpg|thumb|300px|left|Estatubatuar soldaduak Grenadan [[1983]]an1983an]]
[[1498]]an, [[Kristobal Kolon]]ek uhartea ikusi zuen lehenbizikoz. [[Ingalaterra|ingelesak]] uhartean kokatzen saiatu ziren, baina ez zuten lortu. [[1650]]ean, [[Frantzia|frantsesak]] Karibeko amerindiarrei erosi egin zieten uhartea. [[1783]]an, uhartea [[Britainia Handia]]ri laga zioten. [[1877]]an, Britainia Handiko koroaren kolonia bihurtu zen.
 
[[1974]]an, herrialdeak independentzia lortu zuen [[Commonwealth]]en baitan jarraituz, eta [[1979]]an, ezegonkortasun politikoaren ondorioz, [[Maurice Bishop]] buruzagi ezkertiarrak lortu zuen boterea. [[Barbados]]ek, [[Dominika]]k eta [[Ameriketako Estatu Batuak|Estatu Batuek]] ez zuten begi onez ikusi Bishopen [[sozialismo]]a eta [[Kuba]]rekin zuen kooperazioa eta aldarrikaturiko ''Herri Gobernu Iraultzailea''. [[New Jewel]] boterean zegoen alderdi politikoaren fakzio komunistak, [[Bernard Coard]]rekin leiala zenak, [[estatu kolpe]]a eman zuen, eta Bishop hilarazi zuten [[1983]]ko [[urriaren 19]]an. Sei egun geroago, [[Ameriketako Estatu Batuak|Estatu Batuetako]] eta [[Karibe itsaso]]ko beste sei herrialdeetako armadek [[Grenadako inbasioa|Grenada inbaditu zuten]], ''Premiazko amorru bizia'' zeritzon operazioan. Han, iraultzaren liderrak eta Kubako aholkulariak preso hartu zituzten. Hurrengo urtean, hauteskundeak egin zituzten.
 
[[1983]]-[[1985]] urteetan, Estatu Batuetako armadak utzi zuen uhartea. [[1984]]an hauteskundeak izan ziren eta, hala, gobernu demokratikoa ezarri zen berriz Grenadan. Hauteskunde haietan Alderdi Nazional Berriko burua, [[Herbert Blaize]], atera zen lehen ministro. Blaizek ekonomiak gora egin zezan lortu zuen hurrengo urteetan, turismoan oinarrituta gehienbat. Urte haietan uharteko arazo nagusiak gazteen [[langabezia]], gaizkiletza eta droga trafikoa ziren. Blaize 1989an hil zen, eta [[Ben Jones]]ek (Alderdi Nazionalekoa) hartu zuen haren lekua, enpresaburuen eta lurjabe handien babesarekin.
176.640

edits