Georgia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
70. lerroa:
 
[[Fitxategi:Tamar (Vardzia fresco detail).jpg|thumb|left|180px|[[Tamar Georgiakoa]]]]
Azkenik [[arabiar]]rak [[VII. mende]]ko bigarren erdialdean sartu ziren Georgian. [[VIII. mende]] bukaeran eskualde batzuek askatasuna erdietsi zuten berriro, eta [[Bagrat III.a Georgiakoa|Bagrat III.ak]] ([[974]]-[[1014]]) batu zituen Georgiako ekialdea eta mendebaldea, [[Tbilisi]] hiria izan ezik. [[David III.a Georgiakoa|David III.a Eraikitzaileak]] ([[1089]]-[[1125]]) kendu zien hiri hura arabiarrei ([[1122]]). [[Tamar Georgiakoa|Tamar]] ([[1184]]-[[1213]]) erreginaren garaietan izan zen handiena Georgiaren indarra, [[Itsaso Beltz]]etik [[Kaspiar itsaso]]ra eta Iparreko Kaukasotik [[Azerbaijan (eskualde historikoa)|Irango Azerbaijanera]] eta [[Erzerum]]era zabaldu baitzuen. Gainerako mundu kristauarekiko loturak, mundu [[musulman]]arekiko hartu-emanak eta nazioko literaturaren garapenak zein estatuko kontsolidazioak [[XII. mendea|XII.]] eta [[XIII. mendea|XIII. mendeetako]] Urrezko Aroa ekarri zuten. Pizkunde hau arte eta kultura sekularrean gorpuztu zen, baita [[filosofia]] zein [[politika]] arloetako aurrerapenak ([[erlijio]] eta [[etnia]] tolerantzia esaterako). XI. mendetik XIII. mende erdia arte, Georgiako kultura asko indartu zen, batez ere arkitektura (BagratBagrati elizakatedrala, Kutaisi[[Svetitskhoveli katedrala]], [[GhelatikoGelati monasterioa]]) eta literatura aldetik ([[Xota Rustaveli]]).
 
Garai horri [[mongol]]en inbasioak ekarri zion amaiera XIII. mendean. [[Tamerlan]]ek xahutu zuen [[1386]]. eta [[1401]]. artean, eta [[Konstantinopla]] erori zenean ([[1453]]) mendebaldeko kristau herritik urrun gelditu zelarik, turkiarrak eta persiarrak lurraldea hartzen saiatu ziren hiru gizaldiz elkarren lehian, eta [[1736]]an persiarren babespeko lurralde bilakatu zen. [[1783]]an, [[Errusiar Inperioa|Errusiaren]] laguntza eskatu zuen, eta [[1801]]ean Georgiako ekialdeko lurraldea bereganatu zuen eta [[XIX. mende]]an zehar gainontzekoa. Nekazaritza eraberritzeak eta esklabotasuna debekatzeak ez zuen hobekuntzarik ekarri lurraldera eta, hala, [[1893]]an alderdi [[sozialdemokrazia|sozialdemokrata]] sortu zen ezkutuan, [[Stalin]] buru zuelarik.