Ireki menu nagusia

Aldaketak

t
===Frontea Gipuzkoan barrena===
{{sakontzeko|Gipuzkoako kanpaina}}
[[File:1937_gerratik_ihesi.jpg|thumb|Frontetik ihesi Bizkai aldera]][[File:1940 Himmler in Gipuzkoa plaza.jpg|thumb|Himmler Donostian (1940)]]
[[File:24. Muxika Lasa, Jokin (Donostia, 1932).webm|thumb|Jokin Muxikaren testigantza]]
Irailaren 13an Donostia erori ondoren, iheslarien zutabeek mendebaldera alde egiteko modua aurkitu zuten. Fronteak, ordea, taigabe aurreratu zuen hainbat egunez, eta Gipuzkoako kostaldea okupatu [[Eibarko gudua (1936-1937)|Eibar pareraino]].<ref>Steer, George L. (2009 (1938)), 58-59. or. ''Pistolero style'' aritu ziren horretan, Steer-ek dioenez, 17 apaiz ere aipatzen ditu hildakoen artean.</ref> ''Nazionalek'' (militarrak, [[Ofentsiba Nazional-Sindikalistako Batzarren Espainiako Falangea|falangista]]<nowiki/>k, karlistak)<ref group="oh">Europako testuinguruan, [[Alderdi Nazional Faxista|Italiako faxistekin]] eta [[Alemaniako Langile Alderdi Nazionalsozialista|Alemaniako nazional-sozialistekin]] ideologiaz eta hartutako laguntzaz zuten lotura estuagatik, indar matxinatuen multzoari 'faxistak' ere deitu izan zaie, batez ere (baina ez bakarrik) giro ezkertiar eta errepublikazaleetan. 'Frankista' izena ez da hitz egokia gerraren lehen urteetarako, Franco kolpisten buruzagi eta alderdien talde batean beste bat baitzen.</ref> Gipuzkoa azpiratzen zuten bitartean, Kudeaketa Batzordea eratu zuten Gipuzkoa gobernatzeko (''Comisión Gestora''), indar matxinatuen arteko oreka zail batean. [[Antonio Arrue|Antonio Arrue Zarauz]] karlistak Gerrako Batzorde Karlistako (''Junta Carlista de Guerra'') presidentetza hartu zuen gutxienez 1937 hasiera arte, baita urrian bertan Kudeaketa Batzordearen osaeraren kontra protesta egin ere. Eskuindar indar desberdinen arteko tirabira horretan, euskal apaizen garbiketa eta exekuzioak hasi ziren, bereziki gogorrak Gipuzkoan.<ref name="Preston, Paul. 2013, 430-431. or"/>
 
===Frankismoaren kultur hiriburu===
{{Gehiago jakiteko|Donostiako historia#Frankismoa}}
[[File:1940 Himmler in Gipuzkoa plaza.jpg|thumb|Himmler Donostian (1940)]]
Frontea Donostiatik urrundu ahala, Donostiara itzuli eta bertan hartu zuten ostatu gerra hasieran hiritik ihes egindako aristokrata eta pertsonaia publiko zein kazetari eskuindar udatiarrek. Donostian bizi ziren katalanen eta madrildarren kopurua nabarmen handitu zen. Errepublikaren garaiko papergintza-azpiegitura eta moldiztegiak bahituz, Donostia propaganda-argitalpenen erdigunea bihurtu zen.<ref>Artola, Miguel (ed.). 2001, 154-156. or.</ref> [[Francoren diktadura|Diktadura-erregimena]]<nowiki/>ren aldeko hainbat intelektual (kazetari eta idazle) Donostiara bildu ziren, eta hainbat enbaxadorek zein diplomatikok ''kultur hiriburutza'' horri erreparatuz, bertan egoitzak ireki zituzten, mugatik gertu zeukan kokapen egokia kontuan hartuz bestalde. Ondorioz, Donostia erdi-hutsik geratzetik 1939an 135.000 egoiliar izatera pasa zen, eta ''de facto'' erregimen kolpistaren hiriburu bihurtu, gerrak Espainian iraun zuen bitartean.<ref name="669 Días, 00:25'40">''669 días'', 00:25'40"</ref><ref group="oh">Espainiar aristokrazia Donostian jarri zen bizitzen; ikus Iñaki Egaña in ''669 días'', 00:27'25".</ref>
 
[[File:24. Muxika Lasa, Jokin (Donostia, 1932).webm|thumb|Jokin Muxikaren testigantza]]
[[Banku]]ak eta saltokiak nolabaiteko normaltasunez funtzionatzen hasi ziren eta hotel berriak ireki ziren, gerraren zalapartatik aparte. [[II. Mundu Gerra]] hastearekin batera, Donostia nazioarteko agenteen, diplomatikoen eta erretagoardiako patxadarako hiri bihurtu zen.<ref>Artola, Miguel (ed.). 2001, 159. or.</ref> 1939an [[Musika Hamabostaldia]] sortu zen eta horren hasierako egoitza [[Kursaal kasinoa|Kursaal Antzokia]]n ezarri zen. Gero, 1940. urtean [[Victoria Eugenia Antzokia|Victoria Eugenia]] Antzokira aldatu zen. Bertako herri xumeak, ordea, ez zuen finezia hori dastatu ahal izan.