Sao Tome eta Principe: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
«National_Anthem_of_Sao_Tome_and_Principe_by_US_Navy_Band.ogg» fitxategia kendu da, Ymblanter wikilariak Commonsetik ezabatu baitu.
No edit summary
45. lerroa:
 
== Geografia ==
Sao Tome eta Principe [[Ozeano Atlantiko]]ko uhartedia da, [[Gineako golkoa]]n kokatutakoa, [[Gabon]]go itsasertzetik 300 kilometrora. Bi uharte nagusi dira, [[São Tomé (uhartea)|Sao Tome]] (836 kilometro koadro) eta [[Príncipe uhartea|Príncipe]] (128 kilometro koadro); gainerakoak oso txikiak dira. Uharteak jatorri bolkanikokoak dira. Sao Tome da menditsuena, eta bertan dago [[Pico de São Tomé]] (2024 metro), herrialdeko mendirik garaiena. [[Pico de Príncipe]] (948 metro) da Príncipe uharteko mendirik aipagarriena.
 
Klima tropikala da, beroa eta hezea. [[Urtaro euritsu]]ak urritik maiatzera arte irauten du.<ref name=cia>{{erreferentzia |url=https://www.cia.gov/library/publications/the-world-factbook/geos/tp.html| izenburua=The World Factbook: São Tomé and Príncipe |sartze-data=2018-7-13 |argitaletxea=cia.gov}}</ref> Urtean 5.000 milimetro inguruko prezipitazioa jasotzen da hego-mendebaldeko mendi-mazeletan, eta 1.000 milimetro besterik ez iparraldeko lur behereetan.
53. lerroa:
[[1470]]. urte inguruan [[portugal]]dar itsasgizonak irisi ziren Sao Tome eta Principe uharteetara. [[XV. mende]]aren bukaeran Portugalgo [[judu]]ak eta presoak eraman zituzten. Geroxeago [[azukre kanabera]] lantzen hasi ziren Afrikatik eramandako esklaboekin. Handik gutxira, [[Esklabotza Afrikan|esklaboen salerosketako]] gune nagusietako bat bilakatu ziren. [[XVII. mende]]an, [[herbeheretar]]rek hartu zituzten uharteak baina, handik gutxira, portugaldarren eskuetan geratu ziren berriro. Urte batzuetan gainbehera egin ondoren, [[XIX. mende]]an, [[kakao]] ekoizpenak handitu zuen uhartediaren garrantzia. [[1876]]an [[esklabotasun]]a debekatu zen, baina [[1909]]an [[Ingalaterra]]ko eta [[Alemania]]ko txokolategileek Sao Tomeko kakaoa erosteari utzi zioten, jakin zutenean lursail handietako langileak esklabo gisa lan egiten zutela.
 
[[1953]]an, agintariek gogor zapaldu zituzten lursail handietako langileen matxinadak. [[1960]]an, uharteak Portugalen itsasoz haraindiko probintzia bilakatu ziren. [[1975]]eko uztailaren 12an, [[Krabelinen Iraultza|Portugalgo sistema politikoa aldatu zuen iraultzaren]] ondoren, uharteek burujabetasuna erdietsi zuten. [[Manuel Pinto da Costa]] ekonomialaria eta [[Movimento de Libertação de São Tomé e Príncipe – Partido Social Democrata|MLNSTP]] alderdi [[komunista]]ren idazkari nagusia izendatu zuten lehendakari. [[1985]]etik aurrera, Pinto da Costa komunismotik urruntzen hasi zen, eta uharteetan bizi ziren [[angola]]r, [[kuba]]tar eta [[Sobietar Batasuna|sobietar]] soldadu eta teknikariek alde egin zuten.
 
[[Fitxategi:Sao_tome_palace.jpg|thumb|left|250px|Sao Tome eta Principeko presidente-jauregia.]]
[[1990]]eko irailean, konstituzio berria onartu zen, alderdi-aniztasunaren aldekoa. [[1991]]ko urtarrileko ondorengo hauteskundeetan, Sao Tome eta Principeko Askapenerako Higikundea (MLSTP), ordura arte alderdi bakarra izandakoa, galtzaile izan zen, Konbergentzia Demokratikoa alderdiak (PCD) lortu baitzuen gehiengoa. Bi hilabete geroago, [[Miguel Trovoada]] aukeratu zuten Errepublikako presidente. [[1994]]an, ordea, MLSTP alderdiak berreskuratu zuen agintea. Hurrengo urtean, abuztuaren 15ean, [[estatu kolpe]] militar bat izan zen, eta batasuneko gobernua osatu zen. [[1996]]ko uztailean, Trovoada berriz presidente hautatu zutelarik, beste krisi bat sortu zen, MLSTParen kontra jokatzen baitzuen beti hark. MLSTP alderdiak lortu zuen berriz ere gehiengoa [[1998]]ko azaroan, osoa gainera. Nazioartean, uhartedia [[Frankofonia]]ko kide egin zen 1995ean; aldi berean, parte hartzen du Portuges Hizkuntzako Herrialdeen Elkarteko saioetan (CPLP), elkarte horren kide sortzaile baita [[1996]]ko uztailaz geroztik.
 
[[2001]]eko hauteskundeetan, [[Fradique de Menezes]] aukeratu zuten lehendakari. [[2002]]ko legebiltzarrerako hauteskundeetan, koalizio gobernu bat eratu zen, alderdi bakar batek ez zuelako gehiengoa lortu. [[2003]]an, militar batzuek estatu kolpea jo zuten, baina nazioarteko herrialde askoren bitartekaritzak eragotzi zuen.
 
== Gobernua eta administrazioa ==
124. lerroa:
=== Biztanleria ===
[[Fitxategi:STPpopulation.jpg|thumb|280px|Biztanleriaren bilakaera 1960 eta 2006 bitartean]]
2016an 199.910 biztanle zituen.<ref name="zenbatespen"></ref> Adineka, honela dago banaturik biztanleria: 0-14 urte bitartekoak % 41,9 dira, 15-24 urte bitartekoak % 20,7, 25-54 urte bitartekoak % 30,8, 55-64 urte bitartekoak % 3,8 eta 65 urtetik gorakoak % 2,8. Bizi itxaropena 65,3 urtekoa da; 63,9 urtekoa gizonezkoena eta 66,7 urtekoa emakumezkoena (2017ko zenbatespenak). Biztanleen % 72,8 hirietan bizi da. [[Ugalkortasun-tasa osoa]] handia da: 2017ko estimazioen arabera, emakumeko 4,25 haur.<ref name="cia"></ref>
 
=== Banaketa etnikoa ===
130. lerroa:
 
=== Hizkuntzak ===
Hizkuntza ofiziala [[portuges]]a da baina, harekin batera, [[forro]] edo {{lang|pt|''crioulo''}} deritzana ere mintzatzen da, portugesa eta [[fangera]]ren nahasketa.
 
=== Erlijioa ===
[[Fitxategi:Sao_Tome_Cathedral_7_(16223085806).jpg|thumb|250px|Sao Tomeko katedrala.]]
Biztanle gehienak, (% 55,7,) katolikoak dira, baina gutxiengo protestanteak ere daude. Erlijiorik gabekoak % 21,2 dira.<ref name=cia></ref>
 
=== Hiri nagusiak ===
[[Sao Tome]] da hiriburua eta hiri nagusia; 67.000 biztanle zituen 2012an. [[Trindade]] (16.140 biztanle), [[Santana (Sao Tome eta Principe)|Santana]] (10.290), [[Neves]] (10.068) eta [[Guadalupe (Sao Tome eta Principe)|Guadalupe]] (7.604) ere dira aipagarriak.<ref name="cityp"></ref>
 
== Ekonomia ==
Historikoki, sail handietan oinarritu da Sao Tome eta Principeko ekonomia (lantzeko lur guztien % 85). Sail handi horiek nazionalizatu egin ziren [[1975]]ean, uhartediak independentzia eskuratu zuenean, baina [[1990eko hamarkada]]ren hasieratik aurrera berriz pribatizatu ziren. [[Kakao]]a izan da beti nekazaritza gai nagusia (esportazio guztien % 68 2010ean).<ref name=cia></ref> Herrialdearen zorra handia da, nazioarteko laguntzaren mende dago eta kakoaren merkatuaren gorabeheren araberakoa da; laborantza modernizatzen ahalegintzen ari da gobernua, eta gero eta leku gehiago ematen zaio ekimen pribatuari. Principe uhartean eremu franko bat sortzeko plangintza osatu da. Itxaropen handiak daude [[Gineako golkoa]]n ustez dagoen [[petrolio]] hobi batean jarriak; alabaina, [[Ekuatore Ginea]] eta [[Gabon]]ekin uren jabetzaren arazoa argitu beharra dago aurrena.
 
== Erreferentziak ==