José Luis Garci: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
4. lerroa:
Lehenago film laburrak egin bazituen ere, Garciren lehen film arrakastatsua ''[[Asignatura pendiente]]'' ([[1977]]) izan zen. Bere belaunaldiari buruzko gogoeta ugari azaleratzen du filmetan, frankismoaren garaiko gizartearekin zerikusia dutenak. Halakoa da ''[[Solos en la madrugada]]'' ([[1978]]), esaterako, eta ''[[Las verdes praderas]]'' ([[1979]]). [[Ingelesa ez den hizkuntza batean egindako film onenaren Oscar Saria|Ingelesez besteko film onenaren Oscar Saria]] eman zioten ''[[Volver a empezar]]'' (1982) lanarengatik, eta espainiar film bati ematen zitzaion lehen [[Oscar Sariak|Oscarra]] izan zen gainera.
 
Horietaz gainera, ''[[El crack (1981eko filma)|El crack]]'' ([[1980]]), ''[[El crack II]]'' ([[1983]]), ''[[Sesión continua]]'' ([[1984]]) eta ''[[Asignatura aprobada]]'' ([[1987]]) filmak ditu aipagarrienak. [[1990eko hamarkada]]n, telebistarako lan egin zuen, espainiar zinemagintzaren krisia zela eta. Nolanahi ere, [[1994]]an hasi zen berriro zinema zuzentzen, ''[[Canción de cuna (1994ko filma)|Canción de cuna]]'' filmarekin, zeinarekin irabazi baitzituen bost [[Goya Sariak|Goya]]. [[1997]]an, ''[[La herida luminosa]]'' zuzendu zuen. [[1998]]an, ''[[El abuelo (1998ko filma)|El abuelo]]'' filma estreinatu zuen, eta ''[[You're the One (una historia de entonces)|You Are the One]]'', [[2000]]n. Behin baino gehiagotan izendatu dute Oscar sarietarako. Garciren ''[[Sangre de mayo]]'' ([[2008]]) lanak, 1808ko maiatzaren 2an Madrilen gertatukoa kontatzen du.
 
== Erreferentziak ==