Moskuko Kremlina: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Gartxoak (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
17. lerroa:
 
Moskuko Kremlinak eraikin berean lau jauregi, lau katedral, harresia eta haren dorreak hartzen ditu bere baitan. Aldameneko [[Plaza Gorria]]rekin batera [[UNESCO]]ko [[Gizateriaren ondare|Gizateriaren Ondarea]] da.
 
== Historia ==
Antzina ''Kreml'' izenak hir baten barneko erdigune harresitua esan nahi zuen. XI eta XII mendeetan '''Kuchka''' izeneko hiri eslaviarraren eremu gotortua izan zen, 1147koa baita ''Mosku'' izenaren lehen aipamena. Garai hartan Mosku guztia gaur egungo Kremlinaren heren bat inguru zen. 1238 urtean mongolei aurre egin zien, eta hauek gainerako Errusian sarraski ugari egin zituztenez Mosku hiri garrantzitsuena bilakatzen hasi zen, XIV mendean herrialdeko hiriburu bihurtu arte.
 
Mosku hiriburu bihurtzearekin batera Kremlinak ere aldaketa handiak jasan zituen:
* Harri zurizko gotorlekua eraiki zen.
* Gotorlekuaren inguruan 1.600 metrotako perimetrodun harresia eraiki zen gotorlekuaren inguruan. (1339-1340)
* Moskuko Printze familiaren egoitza bihurtu zen.
* Kremlin muinoaren hegoaldean hiru katedral eraiki ziren eta erdian Ivan Handiaren kanpandorrea altxatu zen. (1326-1333)
 
XV mendean Kremlina errusiako kulturaren erdigunea zen dagoeneko. Moskuko Printzerria Moskovia estatua bihurtu zen eta Errusia guztia bateratzea lortu zen. XV eta XVII mendeen artean berriz ere aldaketa handiak izan zituen Kremlinak:
* 2,25 kilometrotako luzera zuen harresi almenatua eraiki zen. Harresiak 19 dorre handi ere bazituen. (1485-1495)
* Dormizioaren katedrala eraiki zen (1475-1479) eta Errusiako katedral nagusia bihurtu zen.
* Deikundearen katedrala (1485-1489)
* Mikel Goiaingeruaren katedrala (1505-1508)
* Tsarren eta printzeen hilerria
 
1710 urtean sute handi batek Kremlinaren ipar-ekialdeko egurrezko eraikinak suntsitu zituen et 1713an [[San Petersburgo]] hiriburu bihurtzean Errege familia hara aldatu zen. 1776 eta 1788 artean [[Senatuaren jauregia (Errusia)|Senatuaren jauregia]] eraiki zen eta 1812an [[Napoleon]]en tropek Kremlina okupatu zuten. 1815 eta 1835 artean berrite lan handiak egin ziren eta 1838 eta 1850 artean [[Kremlingo Jauregi Handia]] eraiki zen.
 
1917ko [[Errusiako Iraultza]]ren ondoren Mosku herrialdeko hiriburu bihurtu zen berriz. 1946 eta 1958 artean Kremlineko katedral, jauregi eta monumentu ugari berriztu ziren. 1961 urtean Kongresoaren Jauregia eraiki zen. 1955 urtean publikoarentzako ateak ireki zituen.
 
== Arkitektura ==
Kremlinen barruan dauden eraikin aipagarriak:
<gallery>
Irudi:Grand Kremlin Palace, Moscow.jpg|[[Kremlingo Jauregi Handia]].
Irudi:Dormition (Kremlin).JPG|[[Dormizioaren katedrala]].
Irudi:Arhangelsky sobor (Kreml).JPG|[[Mikel Goiaingeruaren katedrala]].
Irudi:The Cathedral of the Annunciation.jpg|[[Deikundearen katedrala]].
Irudi:Dvenadsatapostolov2.jpg|Hamabi apostoluen eliza.
Irudi:Ivan the Great Bell Tower.jpg|Ivan Handiaren kanpandorrea.
Irudi:Moscou-Kremlin-Теремной дворец.jpg|Terems jauregia.
Irudi:Kremlin Armoury.jpg|Kremlingo armategia.
Irudi:Kremlin Senate-1.jpg|[[Senatuaren jauregia (Errusia)|Senatuaren jauregia]].
</gallery>
 
== Ikus, gainera ==