Nazionalsozialismo: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Supro23 (eztabaida | ekarpenak)
85.87.96.220 (eztabaida) wikilariaren 6276000 berrikuspena desegin da
Etiketa: Desegin
No edit summary
12. lerroa:
1923. urtean [[Munich]]en estatu kolpe bat ematen saiatzen da, “Garagardotegiaren Putsch-a” izenez ezagutzen dena, baina honek ez zuen arrakasta izan eta Hitler preso sartu zuten. Kartzelan zegoela, ''Mein kampf'' izeneko, --euskaraz ''[[Nire borroka]]''-- liburuaren lehenengo zatia idazten du. Baina ez zen bere bizitza osoan kartzelan egon eta hemendik ateratzerakoan, [[SS]]ak sortzen ditu, [[Alderdi Nazi]]aren segurtasuna antolatzeko. 1929ko Krack-aren ondorioz, Alemaniak krisi egoera larri batean murgildu zen eta egoera hau aprobetxatuz, Hitlerren hitzaldia indartu eta zabaldu zen. Urte bat geroago, alderdi naziak 3 miloi militante zituen.
 
Esan beharra dago Alderdi Nazional Sozialistaren “[[sozialista]]” hitzak, apaindura hutsa dela eta langileak erakartzeko bakarrik erabili zutela baina klase ertainak eta kapitala erakarriko ditu batez ere. Hitlerrek kartzelan zegoela idatzitako liburuan ideologia naziaren oinarriak zeuden, sistematizazioa falta zen bakarrik. Hitler ez zuen programa oso zehatz bat jarraitzen, baizik eta ideia sinpleen bitartez masakgizamultzoak bereganatzen zituen, ideia horiek behin eta berriz eta oso ozenki errepikatuz. Honen helburua gizartearen bihotzean sartzea zen eta jadanik hor egonda, honen instintu primarioak agerraraztea. Horretarako, hedabidea, irrati eta mikrofonoak maisuki erabiltzen zituzten beraien diskurtsoak adierazteko.
 
== Ideologia ==