Sanskrito: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
17. lerroa:
'''Sanskritoa'''<ref>{{Web erref|izenburua=47. araua - Hizkuntza hilak eta klasikoak|url=http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0047.pdf|argitaletxea=Euskaltzaindia|sartze-data=2010-12-23}}</ref> (sanskritoz: संस्कृता वाक्, ''saṃskṛtā vāk'', edo laburtuta संस्कृतम्, ''saṃskṛtam''), [[Indoariar hizkuntzak|hizkuntza indoariar]] historiko bat da, [[hinduismo]]aren eta [[budismo]]aren hizkuntza liturgikoetako bat eta [[India]]ko 22 hizkuntza ofizialetako bat.
 
Sanskritoaren aurreneko forma [[vediko]]a da, K.a. 1500 inguruan jadanik ''[[Rig-veda]]'' testuan erabilia, gaur egungo [[India]]ko eta [[Pakistan]]go iparraldean mintzo zen hizkuntzan oinarritua. K.a. V. mende inguruan [[Panini (gramatika)|Paninik]] eta beste [[gramatika]]ri batzuek arautu eta finkatu zuten hizkuntza.
 
Geroztik, sanskrito klasikoa, Paniniren eredutik zerbait aldentzen den sanskrito klasikoaaldendua, K.a. V. mendetik K.o. X.era loratu zen, eta goi klaseen artean ohiko kultura hizkuntza izan zen. Hartatik eratorri zen [[prakrito]] edo hizkuntza arrunta. Egun, sanskritoa, gutxi bada ere, ''[[devanagari]]'' idazkeran erabiltzen da, jakintza gizonen arteko komunikabide gisa, eta baita zenbait literatur testutan ere. Sanskrito klasikoaz idatzitako testu anitz gorde direnez, antzinako hizkuntzen arteko ezagunenetakoa da.
 
== Erreferentziak ==