Kontxa pasealekua: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Luistxo (eztabaida | ekarpenak)
Luistxo (eztabaida | ekarpenak)
23. lerroa:
[[XX. mendea]]ren hasieran eraikitako pasealekua da, antzinako ''Bainuen kalea'' zabaldu, egungo [[La Perla bainuetxea]] eta pasealeku azpiko arkupeak eraiki eta Donostiako ikur bilakatu den [[baranda]] jarri zenean pasealekuan zehar. Lan horiek [[Rafael Aldai]] Donostiako udal arkitektoaren zuzendaritzapean burutu ziren. Baranda 1910. urtean eraiki zen, baina ez zen ofizialki inauguratu 1916.a arte<ref>{{Erreferentzia|abizena=Lauranne|izenburua=¿Qué sabes de la emblemática barandilla de La Concha? 6 datos que no conocías|hizkuntza=es-es|url=https://www.hlondres.com/es/blog-y-concierge/que-sabes-de-la-emblematica-barandilla-de-la-concha-6-datos-que-no-conocias|aldizkaria=www.hlondres.com|sartze-data=2018-09-24}}</ref>.
 
Kontxako pasealekuan badiaren ertzeko pasealekuko elementu arkitektoniko eta ornamentalik nabarmenenak daude: [[Kontxa]] hondartzarako jaitsierako arranpan kokatutako farola bereizgarri batzuk, bi erloju handi, Perla bainuetxea eta Bainu Errege Etxearen eraikinak. Mendebalderantz jarraituz [[Mirakontxa pasealekua|Mirakontxa pasealekura]] iristen da, [[Miramar jauregia]]n amaitzen dena.
 
Mendebalderantz jarraituz, [[Alexander Fleming]] doktoreari eskainitako eskultura dago, [[Eduardo Txillida|Eduardo Txillidarena]]. Pasealekuaren maila baino metro bat beherago dagoen plaza txiki batean dago hori. Norabide berean, aurreraxeago, [[Mirakontxa pasealekua|Mirakontxa pasealekura]] iristen ds, [[Miramar jauregia]]n amaitzen dena.
 
Pasealekuko beste ezaugarri berezi bat ibilbide guztian zehar landatutako [[frantses milazka]]k dira (''Tamarix gallica''), nahiz eta ''[[tamarindo]]'' (''Tamarindus indica'') izen okerrarekin ezagutzen diren.