Kaltzio: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-\{\{Vikidia\|.*\}\} +)
No edit summary
52. lerroa:
Kaltzioaren isotoporik arruntenak, <sup>40</sup>Ca, 20 [[protoi]]z eta 20 [[neutroi]]z osatutako [[nukleo (argipena)|nukleoa]] dauka. Elementu guztien artean, protoi eta elektroi kopuru bera duen eta egonkorra den [[isotopo]]rik astunena da. [[supernoba|Supernoben]] eztandetan, [[karbono]]ak eta [[alfa partikula|alfa partikulek]] (helio-nukleoek) erreakzionatu egiten dute eta kaltzioaren isotoporik arruntena (10 helio-nukleo duena) sintetizatzen da. Kaltzioa zazpigarren elementurik arruntena da, masaz, Lurreko itsasoetan.
 
Kimikoki, kaltzioa [[erreaktibo]]a da eta bigun samarra da [[metal]]a izateko ([[berun]]a baino gogorragoa den arren: ez da batere zail labana batekin mozten). Elementu metaliko zilarkara da, eta [[elektrolisi]] bidez erauzten da [[kaltzio kloruro]]a bezalako gatzetatik. Isolatua izan ondoren, berehala osatzen du oxido eta nitruro estalki gris-zuria airearekin kontaktuan dagoenean. Suak ez du erraz hartzen, bere ahaide hurbila den [[magnesio]]arekin gertatzen den bezala, baina irazekitzen denean airean erretzen da, intentsitate handiko argi gorri distiratsua sortuz. Kaltzio metalak [[ur]]arekin erreakzionatzen du, [[hidrogeno]] gasa ekoiztuz. Hidrogenoa kantitate neurgarrian ekoizten du, baina ez bero askorik ekoizteko moduan. Kaltzioaren eta uraren arteko erreakzioaren moteltasunaren arrazoietako bat metala babesten duen [[kaltzio hidroxido]] zuri disolbaezina da.pitoa [[Azido]]en ur-disoluzioetan, kaltzio-gatza disolbagarria izanik, erreakzioa bortitzagoa da.
 
Kaltzio-gatzak koloregabeak dira, bai eta kaltzioaren disoluzio ionikoak (Ca<sup>2+</sup>) ere. Kaltzio-gatz asko ez dira uretan disolbagarriak. Disoluzioan dagoenean, kaltzio-[[ioi]]aren zaporea gazi samarra dela esan ohi da, baina beste batzuetan garratza, "mineral zaporekoa" edo "lasaigarria" dela ere esan izan da.