Antzinako Erregimenaren krisia Hego Euskal Herrian: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
93. lerroa:
 
== Espainiako konstituzioa eta probintzietako konstituzioak ==
 
=== Napoleonen planak euskal lurraldeentzat ===
{{sakontzeko|Napoleondar Gerrak Euskal Herrian}}
1808an Espainian hasi zen garaian bi prozesu garrantzitsu gertatu ziren. Batetik, atzerritar gudarostearen esku hartzea; hau da, Napoleonen esku hartzea Europarako zuen proiektu inperialaren barruan. Esku hartze horren ondorioz Napoleonek Espainiako Koroa bereganatu eta bere dinastiako errege berria jarri zuen, [[Josef Bonaparte|Jose I.a]] hain zuzen.
106 ⟶ 108 lerroa:
Horrez gainera, Napoleonek garrantzi handia ematen zion prentsaren kontrolari, hura baitzen bere ustez propaganda bide egokiena. ''Gazeta de Navarra'' eta ''Gazeta de Oficio del Gobierno de Vizcaya'' egunkarietan, esaterako, Europako eta Espainiako ekintza militarren berri emateaz gainera, gobernuaren aginduak jakinarazten ziren.
 
=== Baionako batzarra ===
Napoleonek, 1808. urteko udan, Espainiako koroa bere anaia Joseri emateko erabakia berresteko batzarra bildu zuen Baionan, eta batzarrera euskal probintziak eta Nafarroako erreinua ere deitu zituen. Gertaera horrek erakusten du lurralde horien nortasun politiko-juridikoa kontuan hartzen zela, lurralde bakoitzak bere ordezkaria edukitzeko aukera izan baitzuen: Nafarroako erreinutik [[Miguel Escudero]] eta [[Luis Antonio Gaintza]], Bizkaiko jaurerritik [[Juan José Maria Jandiola]], Arabako probintziatik [[Ortuño Agirre|Montehermosoko markesa]] eta Gipuzkoako probintziatik [[José María Lardizabal Oriar|José María Lardizabal]]. Batzar hura gizarte ordena guztien ordezkaritza bezala hartu zenez gero, parte hartu zuten, besteak beste: [[Joaquín Javier Uriz]] [[Orreagako Kolegiata]]ko prioreak ([[Veremundo Arias]] Iruñeko apezpikuaren ordez), Nafarroako zenbait aitoren semek eta aurreko monarkiaren gobernuko erakunde nagusietan egondako zenbait kidek ([[Mariano Luis Urkixo]] bilbotarra, batzarreko idazkari izan zena, eta [[Miguel José Azantza]] nafarra, lehendakari izan zena).
 
Talde horrek eragin handia izan zuen batzarrean idatzi zen testuan, batez ere 144. artikulua sartzeko garaian. Artikulu horren arabera ondorengo batzar baterako uzten zen lau lurraldeetako foruen inguruko erabakia; erabaki hori, dena dela, ez zen behin ere hartu, ez baitziren Jose I.aren Gorteak bildu. Artikulu hark, bestalde, ez zuen garrantzi handirik izan; izan ere, arestian aipatu bezala, 1810ean enperadoreak gobernu erabat militarrak ezarri zituen lurralde haietan.
 
=== Iberiar penintsulako gerra ===
[[Iberiar Penintsulako Gerra|Independentziako gerrak]] iraun zuen bitartean (1808-1813), euskal lurraldeetan ideia liberalak nagusitu ziren. Ideia haiek Cadizen 1810-1812 urteen bitartean eztabaidatu eta onartu zen konstituzio proiektuaren hurbilekoak ziren. Bilboko ''El Bascongado'' edo ''El Correo de Vitoria'' egunkariak sentimendu liberal horien hedabide izan ziren. 1812ko konstituzioaren testuak errotiko aldaketak eragin zituen Espainiako monarkian. Lehenbizi, erregearen aginpidea nazioaren eskuetara aldatzen zen: “Aginpidea funtsean Nazioaren esku dago, eta horrexegatik Nazioari dagokio, beste inori gabe, funtsezko legeak ezartzeko eskubidea”, zioen hirugarren artikuluan. Hastapen horren arabera, nazioak, estamentala ez zen batzarrean ordezkatuta –Gorteetan alegia–, bere gobernu erak definitzeko eskubidea eta eginkizuna zuen, hau da, zein botere existitu behar ziren eta horien ahalmena ezarri behar zuen. Bestalde, nazioak lurraldearen egitura berria eman zezakeen, eta egoki iruditzen zitzaizkion lege berrikuntzak egin zitzakeen.
 
Hori guztia konstituzio haren proiektuaren barruan zegoen. Konstituzioaren 11. artikuluak Gorteei baimena ematen zien lurraldearen banakuntza berri bat egiteko; VI. tituluak probintzietako eta herrietako gobernu era berri baten oinarriak aipatzen zituen, eta 258. artikuluak zioen monarkia osoan ezin zela inolako pribilegiorik izan.
 
Errotiko berrikuntzak ziren horiek denak; aginpidea nazioari emateko ideia zuten oinarrian. Bide horretatik Gorteek jaunen pribilegioen kontrako legeak eman zituzten (1811ko abuztuaren 6ko dekretua), eta elizak kontzientzia mailan zituen pribilegioen kontrakoak ([[Inkisizio]]aren ezeztatzea 1813ko otsailaren 22an).
 
Bide horretatik Gorteek jaunen pribilegioen kontrako legeak eman zituzten (1811ko abuztuaren 6ko dekretua), eta elizak kontzientzia mailan zituen pribilegioen kontrakoak ([[Inkisizio]]aren ezeztatzea 1813ko otsailaren 22an).
 
Sistema horrek lurraldeei ematen zien trataera aztertuko da atal honetan. Erresumako lurraldeak aipatzen zituen 10. artikulua eztabaidatu zenean, lurralde horien nolakotasunaren aipamenik ez egitea erabaki zen (edo erreinuak ziren, edo jaurerriak, edo probintziak), ez baitzen uste horrek garrantzia zuenik. Artikulu horretan bakarrik Araba, Bizkaia eta Gipuzkoari ematen zaie trataera berezia: “Provincias Vascongadas”. Testu berean, lurraldearen antolamendua zehazterakoan, [[probintzia]]k aipatzen dira. Lehen aldiz monarkian, lurralde osoan gobernu erakunde probintzialak sortu ziren: herritarrek hautatutako diputazioak, hain zuzen. Probintziako zergak, merkataritza, hiri lanak, hezkuntza, eta abarren administrazioa kudeatzeko ahalmena zuten diputazio horiek. Euskal lurraldeetan ezaguna zen antolamendu mota hura, haietan lehenagotik baitzeuden probintziako gobernu eta biltzarrak.
125 ⟶ 127 lerroa:
Egun hartan, gudarostea [[Logroño]]tik Gasteiza zihoan bere oinarrizko base militarra babestera. [[Miguel Ricardo Alaba]] jenerala Gasteizen sartu zenean, eta Jose I.ak alde egin zuenean bukatu zen Napoleonek Espainian egin zuen aldia.
 
=== Cadizko Gorteak ===
Behin hori gertatuta, Cadizko Gorteek osatu zuten eredu politikoa aztertzen has zitekeen. Euskal probintzien ustetan, Konstituzio haren edukia probintziek ordu arte izan zutenaren oso antzekoa zen. Horregatik, onartu zuten Bizkaiko Biltzarrek (1812ko urria) eta Gipuzkoakoek (1813ko uztaila) konstituzio hura, eta nabarmendu zuten testu haren eta probintzietako “jatorrizko eta berezko Konstituzioaren” arteko “uniformetasuna” eta “antzekotasuna”. Arabako probintziak 1812ko urriko Batzar nagusian zin egin zuen Konstituzioa; 1813ko urrian onartu zuten [[Iruñeko Udala]]k eta [[Nafarroako Erresumako Aldundia|Nafarroako erreinuko diputazioak]]. Gorteek Konstituzioa zin egitera behartu zituzten agintari zibil, militar eta elizako guztiak, eta baita probintzietako Biltzarrak eta Nafarroako erreinuko diputazioa ere.
 
Konstituzioaren lehen aldia 1814ko udaberrian amaitu zen, bat-batean; iraun zuen denbora bitartea laburregia izan zen, beraz, euskal lurraldeek errejimen berriaren ondorioak ezagutzeko. Fernando VII.a Espainiara itzuli eta berehala, konspirazio bat izan zen konstituzio erregimenaren kontra, erregeak berak babestua. Ez zen bakarrik 1812an sortutako sistema liberalaren amaiera izan, baita liberal guztiena ere, era batera edo bestera sistema liberalaren alde egin zutenena alegia. Konstituzioaren alde gehien nabarmendu zirenek, Gasteizen [[Pablo de Jerica]]k esaterako, konstituzioa zabaldu eta erakunde berrietan parte hartu zutenek, espetxea, atzerriratzea eta erbestea jasan zituzten 1814az gero. Zapalkuntza horretan probintzietako agintariek –foru diputazioek– parte hartu zuten. Agintari horiek monarkia berrezartzearekin batera, 1808ko krisiaren aurretik ari ziren bezala hasi ziren lanean.
 
=== Foru Gobernura itzulera ===
Euskal erakunde tradizionalek, lehengo egoerara itzuli zirenean, arestian izan zuten egitura bera hartu zuten berriz ere.
 
139 ⟶ 143 lerroa:
1820. urte hasieratik 1823ko udaberrira bitartean gertatu zen 1812ko erregimen konstituzionalaren bigarren aldia. 1820ko urtarrilean [[Rafael del Riego|Riego jeneralak]] [[Cabezas de San Juan]]en zuzendu zuen matxinadaren ondorioz, Fernando VII.ak berriz ezarri behar izan zuen Cadizko Konstituzioa. “Joan gaitezen guztiok, eta ni lehena, konstituzioaren bidetik…” esaldiarekin hasi zuen erregeak aldi hau. Dena dela, ez zuen gogo handirik bide horretatik aurrera egiteko.
 
=== San Luisen ehun mila semeak ===
Ahal izan zuen guztietan Gorteen lana oztopatu zuen, eta azkenik, 1823ko apirilean [[San Luisen Ehun Mila Semeak|frantsesen inbasioa]] onartu zuen, [[Aliantza Santua]]ren izenean, Cadizko konstituzioaren erregimena ezabatzeko.
 
145 ⟶ 150 lerroa:
Tertulia haietako zenbait kidek gainera, konstituzioa betetzen zela zaintzeko egitekoa hartu zuten beren gain.
 
=== Espainiako konstituzio ezberdinak ===
[[Fitxategi:Fernando VII 80 reales 20784.jpg|thumb|left|1823ko txanpon "liberala"]]
Konstituzioak lehenengo aldian baino gehiago iraun zuen, baina hala ere, ez zen 1813koa bezain ondo hartu. Araban eta Nafarroan arazorik gabe zin egin zen Konstituzioa; Nafarroan, berriz, behar zena baino lehenago. Baina, Bizkaiko Biltzarrak zin egitean adierazi zuen Espainiar monarkiaren konstituzio politikoa eta Bizkaiko konstituzio probintziala ezin zirela adostu 1812an pentsatu bezala, eta Biltzarrak hainbat berrikuntza egin beharko zituela. Gipuzkoako Biltzarra zehatzagoa izan zen 1820ko martxoan Azkoitian: “konstituzio erregimena berriz ezartzea, Gipuzkoako foru sistemaren erabat kontrakoa da”. 1812an aipatutako “uniformetasuna”, bi errejimenen arteko kontrakotasun bihurtu zen (espainiar konstituzionala eta probintziala). [[Hirurteko Liberala|Hiru Urteko Konstituzio Aldi]] horretan gero eta nabarmenagoa izan zen kontrakotasun hori.