1766ko matxinada: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
46. lerroa:
 
== Gertakariak ==
[[Apirilaren 13]]an Azkoitiako apaizak bere igandeko sermoian aberatsei eskatu zien ez ateratzeko garaurik ezta jakirik kanpoan saltzeko, eta herritarrei ez baimentzeko janaririk kanpora atera zedin.
Zenbait herritan baserritarrek [[zereal]]a konfiskatu eta jauntxo eta handikiak zereala merkatzera behartu zituzten. Beste herritan, berriz, [[Burgesia|burgesek]] aurrea hartu eta nekazariek ekintzarik egin aurretik dekretuz jaitsi zituzten prezioak. [[Urola Erdia]]n matxinoek indar handia zuten eta [[Azpeitia|Azpeitiko]] udaletxea erasotzera ere heldu ziren<ref name="Hitza">[http://lea-artibai.hitza.info/albisteak/54114/.htm Hitza: Taldelanean Arnori buruzko liburua argitaratu berri dute Mendaroko bost lagunek; tartean, bidelapurren inguruko historiarekin istorio bat asmatu eta sartu dute]</ref>. [[Donostia]], [[Tolosa]] eta [[Bergara]]n, berriz, matxinadak porrot egin zuen<ref>Emilio Palacios Fernández [http://www.biblioteca.org.ar/libros/132334.pdf ''"Biografía de Félix M.ª de Samaniego"''] 3. orr.</ref>.
 
[[gipuzkoako Batzar Nagusiak|Batzar Nagusiek]] [[Donostia]]n armada antolatu zuten, [[Irun]], [[Errenteria]] eta [[Donostia]]ko zenbait merkatarien laguntza zuena. Armadak laster bukatu zuen altxamendua. Laborariak etxera itzuli baina egoera latza bere horretan jarraitzen zenez, askok [[Arno (Gipuzkoako mendia)|Arnon]] eta beste mendietan topatu zuten babesa eta bidelapur izatera pasa ziren<ref name="Hitza"/>.
 
== Ondorioak ==