1766ko matxinada: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
54. lerroa:
 
=== Jesusen Lagundiaren aurkako neurriak ===
1767an [[Jesusen Lagundia]] [[Espainia]] eta bere lurralde guztietatik kaleratu zituzten. Sei urte beranduago [[Karlos III.a Espainiakoa]]k lortu zuen [[Klemente XIV]] aita santuak Jesusen Lagundia osoa ezeztatzea. [[Pedro Rodríguez de Campomanes]] fiskalaren aginduz 2.641 josulagun kaleratu zituzten Espainiatik eta 2.630 Ameriketatik. Euren 146 eraikin estatuaren esku geratu ziren<ref>{{Erreferentzia|izena=Antonio|abizena=Domínguez Ortiz|izenburua=Carlos III y la España de la Ilustración|argitaletxea=Alianza|data=2005|url=https://www.worldcat.org/oclc/82811466|isbn=8420659703|pmc=82811466|sartze-data=2018-09-22}}</ref>. Jesusen Lagundiaren aurkako neurriak hartu zituzten hamarkada horretan hainbat herrialdek: [[Portugal]]ek 1759an bota zituen, [[Frantzia]]k 1764an eta [[Napoles]] eta [[Parma]]k 1768an<ref name="Auñamendi">{{Erreferentzia|izenburua=COMPAÑÍA DE JESÚS - |lana=Auñamendi |argitaletxea=Eusko Entziklopedia|hizkuntza=eu|url=http://aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus/eu/compania-de-jesus/ar-31786-47473/|aldizkaria=aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus|sartze-data=2018-09-22}}</ref>.
 
Karlos III.ak [[Joaquín de Eleta]] konfesore frantziskotarra izendatu zuen, eta honen eraginez [[antijesuitismo]]a indartu zen<ref name="gallego" /><ref>{{Erreferentzia|izena=Manuel|abizena=Luengo|izenburua=Diario de 1773: el triunfo temporal del antijesuitismo|url=https://www.worldcat.org/oclc/870967183|isbn=9788497172752|pmc=870967183|sartze-data=2018-09-22}}</ref>. Honi lagundu zion [[Manuel de Roda]] justizia ministroak zuen Jesusen Lagundiaren aurkako irizpideak izatea: berak ''Zesarea Operazioa'' deitu zion jesuitak kaleratzeko planari<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Diccionario histórico de la Compañía de Jesús : biográfico-temático|argitaletxea=Institutum Historicum|data=2001|url=https://www.worldcat.org/oclc/50561782|isbn=8484680363|pmc=50561782|sartze-data=2018-09-22}}</ref>. Guztien artean Esquilacheren aurkako altxamenduan Jesusen Lagundiak izandako papera aipatu eta baita asmatu ere egin zuten. 1766ko matxinadetan Isidro Lopez josulaguna zegoela aipatu zuten, eta Gasteizko euren eskola batean klandestinoki inprimatutako esku-orriak zeudela; bigarren hau faltsua zen<ref name="Auñamendi" />.
 
=== Ondorio politikoak ===