1766ko matxinada: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
38. lerroa:
Jaiotzen ari zen burgesia berri horrek proto-kapitalismoa babesten zuen. Eta ez zuen bakarrik garia merkantzia gisa ikusten, arrainak ere hala ikusten zituzten kostaldean. 1764an [[Getariako Sardinazaleen Errege Konpainia]] sortu zuten, adibidez, [[Caracasko Gipuzkoar Konpainia|Caracasko Gipuzkoar Konpainiaren]] eredua jarraituz<ref name="Alberdi">{{Erreferentzia|izena=Xabier Alberdi|abizena=Lonbide|izenburua=Matxinada Barrualdean?: Donostiari eta 1766ko matxinadari buruzko ikuspegi berriak|hizkuntza=eu-ES|data=2010|url=http://www.inguma.eus/produkzioa/ikusi/matxinada-barrualdean-donostiari-eta-1766ko-matxinadari-buruzko-ikuspegi-berriak|aldizkaria=BOLETIN DE ESTUDIOS HISTORICOS SOBRE SAN SEBASTIAN|alea=43|issn=0210-2889|sartze-data=2018-09-21}}</ref>. [[Euskalerriaren Adiskideen Elkartea|Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak]] ordezkatzen zuen burgesiaren eta euskal pentsamendu librekanbista eta liberala, [[Frantzisko Xabier Munibe|Xabier Munibe]] Peñafloridako kondeak eta ''[[Azkoitiko Zalduntxoak|Azkoitiko Zalduntxoek]]'' sortu zuten elkartea. Beste helburu batzuen artean, kapitalaren kontzentrazioa babesten zuten. Lehen aipatutako [[sardina]]ren kasuan, [[gazitze]]aren monopolioa eskuratu nahi zuten, Getaria, Zumaia edo Zarautzen zeuden hamalau [[arrantzale]]en elkarteen aurka<ref name="Alberdi" />.
 
1766an burdinolak erabateko dekadentzian eta baserritarrak Erdi Aroaz geroztik egoera gorrienean zeuden. XVIII. mendean bost baserritatik lau maiztertzan emanak zeuden herri hartan<ref name="suminduak" /><ref name="radioeuskadi" />; ugazabek nahiago zuten errenta garitan kobratu eta aletegiak lepo eduki, maizterrek eguzkia gosaltzen zuten bitartean. Ondare kontzentrazio izugarria zegoen: Azpeitiko bederatzi lur-jabek –tartean, noski, [[Enparan (familia)|Enparandarrak]], [[Joaquín María Egia|Narrosko markesa]], [[Basazabal]] alkatearen familia...– herriko errentaren ia erdia pilatzen zuten<ref name="suminduak">{{Erreferentzia|izenburua=XVIII. mendeko suminduak|hizkuntza=eu|url=https://www.argia.eus/argia-astekaria/2502/matxinada|aldizkaria=Argia|sartze-data=2018-09-19}}</ref>.
 
Herritarren artean gosea zabalduta zegoen, eta askok liberalismoari egozten zioten [[gosete]] hori. [[Iñigo Aranbarri]]k ''Txanton Garrote agertokitik jaitsi zen eguna'' entseguan aipatzen duenez, [[Frantzisko Xabier Munibe|Peñafloridako kondeak]] ''[[El borracho burlado]]'' [[Bergara]]n estreinatu zuen egunean, 1764ko irailaren 11n, aberatsek eta jauntxoek pobreen goseaz barre egiteko espektakulua antolatu zuten plazan: [[kukaña]] koipetu batzuen gainean janaria jarri, eta eurek balkoitik ikusten zuten nola saiatzen ziren janaria eskuratzen, [[txokolate]]a edaten zuten bitartean<ref>{{Erreferentzia|izena=Aranbarri,|abizena=Iñigo.|izenburua=Txanton Garrote : agertokitik jaitsi zen eguna|argitaletxea=Pamiela Argitaletxea|data=2016|url=https://www.worldcat.org/oclc/950249831|isbn=9788476819326|pmc=950249831|sartze-data=2018-09-21}}</ref>.