1766ko matxinada: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
39. lerroa:
 
1766an burdinolak erabateko dekadentzian eta baserritarrak Erdi Aroaz geroztik egoera gorrienean zeuden. XVIII. mendean bost baserritatik lau maiztertzan emanak zeuden herri hartan; ugazabek nahiago zuten errenta garitan kobratu eta aletegiak lepo eduki, maizterrek eguzkia gosaltzen zuten bitartean. Ondare kontzentrazio izugarria zegoen: Azpeitiko bederatzi lur-jabek –tartean, noski, [[Enparan (familia)|Enparandarrak]], [[Joaquín María Egia|Narrosko markesa]], [[Basazabal]] alkatearen familia...– herriko errentaren ia erdia pilatzen zuten<ref>{{Erreferentzia|izenburua=XVIII. mendeko suminduak|hizkuntza=eu|url=https://www.argia.eus/argia-astekaria/2502/matxinada|aldizkaria=Argia|sartze-data=2018-09-19}}</ref>.
 
Herritarren artean gosea zabalduta zegoen, eta askok liberalismoari egozten zioten [[gosete]] hori. [[Iñigo Aranbarri]]k ''Txanton Garrote agertokitik jaitsi zen eguna'' entseguan aipatzen duenez, Peñafloridako kondeak ''[[El borracho burlado]]'' [[Bergara]]n estreinatu zuen egunean, 1764ko irailaren 11n, aberatsek eta jauntxoek pobreen goseaz barre egiteko espektakulua antolatu zuten plazan: [[kukaña]] koipetu batzuen gainean janaria jarri, eta eurek balkoitik ikusten zuten nola saiatzen ziren janaria eskuratzen, [[txokolate]]a edaten zuten bitartean.
 
== Gertakariak ==