Irlandako Nazio Askapenerako Armada: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
34. lerroa:
 
== Historia ==
INLA [[Irlandako Armada Errepublikarra - Ofiziala|IRA Ofizialaren]] zatiketa batetik jaio zen, erakunde horretatik [[sozialismo|sozialista]] iraultzaile batzuk aldendu zirenean, tartean [[Bernadette Devlin McAliskey]] eskubide zibilen aldeko aktibista. IRSPko kide batzuek, Séamus[[Seamus Costello-ri]] buruzagi karismatikoari jarraiki, mugimenduaren adar militarra sortzea erabaki zuten orduan, lehenik PLA (''Peoples' Liberation Army'') eta ondoren INLA izena hartuz. Erakundean, horrela, IRA Ofizialaren ildoarekin ados ez zeuden militanteak eta [[1974]]an [[Behin-behineko Irlandako Armada Errepublikarra|Behin-behineko IRAk]] planteatutako su-etenarekin bat ez zetozenak bildu ziren, beti ere Irlandako gatazkaren ikuspegi sozialista eta iraultzaile batean oinarrituz.
[[Fitxategi:Patsy O'Hara.JPG|220px|ezkerrera|thumbnail|INLAko kide Patsy O'Hararen omenezko murala.]]
Sorreratik INLA eta IRA Ofizialaren arteko enfrentamendu armatua eman zen. Istilu horietan INLAko Buru Militarra zen Séamus Costello-k ([[1977]]an [[Dublin]]en) eta IRA Ofizialeko Billy McMillen-ek bizia galdu zuten, beste batzuen artean.