Zientzia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
3. lerroa:
 
== Zientziaren historia ==
[[Fitxategi:Artgate Fondazione Cariplo - Cifrondi Antonio, Euclide.jpg|thumb|ezkerrera|180px|[[Euklides]], XV. mendeko margo italiar batean.]]
 
kdsbfcbhkqwsdbvfn sadvbsqda nvnsacn vbkwjndevcjasdjbvbjsacbkhvjbsdbjvbjsdjblvcjkbsajlbvdbjlasdbjlvfbjsadvjbsadbjlvbjlñsadjvjbksadjbvjsadv
 
ze teknikak hobetu zituzten.
 
Nolanahi ere, zientziaren oinarri arrazionalak, gaur egun ulertzen diren eran, greziarrek finkatu zituzten. [[Antzinako Grezia]]n filosofiak goren maila jo zuen eta, haren mendean, zientzia teorikoa sortu zen, dedukzioan oinarritua; ''filosofia naturala'' deitu zitzaion. [[Tale Miletokoa]] mundua osatzen zuten oinarrizko elementuak aurkitzen saiatu zen, [[Pitagoras]]ek gertaera fisikoen lehen neurketa kuantitatiboak egin zituen, [[Platon]]en ikasle [[Aristoteles]]ek Pitagorasen esfera kontzentrikoen eredua ontzat hartu zuen, ordu arteko pentsamenduaren sintesia egin zuen eta [[Erdi Aroa|Erdi Aroraino]] iraun zuten teoria fisikoak eman zituen, eta [[Euklide]] matematikari handiaren ikasle [[Arkimede]]k hidrostatikaren eta palankaren legeak eman zituen, besteak beste. Baina [[Alexandro Handia]]k Mesopotamia konkistatu eta greziarrek kaldearren astronomiako kalkulu eta neurrien berri jakin zutenean, edertasuna eta perfekzioa helburu zuten Greziako teorietan akatsak eta zentzugabekeriak zeudela ohartu ziren, Aristotelesen eredu kosmikoa zalantzan jartzen zutenak; geroago, ordea, [[Klaudio Ptolomeo|Ptolomeok]] [[geozentrismo]]a ahobatez onar zedin lortu zuen. Bestalde, medikuntzan [[Hipokrate]] eta [[Galeno]] gailendu ziren, anatomian lehena eta fisiologian bigarrena.
 
Erromatarrek ez zuten aurrerapenik egin zientzia hutsean baina greziarren ezagupenak gorde eta zabaldu zituzten, eta ingeniaritzako eta arkitekturako arazoen konponbideei eman zieten lehentasuna. [[Erromatar Inperioa|Erromako Inperioaren]] gainbeherarekin batera desagertu zen greziar klasikoen hedapena Europan.
 
Bestalde, [[kristautasun]]aren zabalkundeak munduari buruzko interpretazio espiritualen eta teologikoen berpiztea ekarri zuen. Bakar-bakarrik monasterioetan gorde zen antzinako jakituria, eta barbaroen erasoetatik gorde ziren liburuen iruzkinak eta kopiak egin ziren. [[Arabia]]rrek hartu zuten Greziako kulturaren ondarea. Aristotelesen eta beste filosofo batzuen obra itzuli zuten, medikuntza, astronomia eta alkimia landu zuten bereziki eta aljebra asmatu zuten; aipatzekoak dira, filosofian, [[Averroes|Ibn Rushd]] eta, medikuntzan, [[Avizena|Ibn Sina]]. XI. mendetik aurrera Europara zabaldu zuten arabiarrek beren jakintza, [[Iberiar penintsula|Iberiar Penintsulatik]] abiatuta. Erdi Aroko kristau kulturak ikuspegi teologiko baten bidez aztertu zuen jakintza osoa. Hala ere, espiritualtasunari lehentasuna eman arren, aurrerapen teknologikoak ere izan ziren, optikan eta arkitekturan batik bat.
 
[[Fitxategi:Newton-Principia-Mathematica 1-500x700.jpg|thumb|180px|eskuinera|[[Isaac Newton]]en [[Philosophiae Naturalis Principia Mathematica|Principia Mathematica]].]]
 
Klasikoak, Aristoteles batez ere, Europan berriro zabaldu zirenean, zientziak halako berpizkunde bat izan zuen, baina teologiaren mendean betiere. Geroago, lurralde berrien aurkikuntzak, demografiaren hazkundeak eta berrikuntza teknikoek zientziaren iraultza ekarri zuten (XVI-XVIII. m.). Izan ere, jakintza gero eta zabalagoak ordu arte indarrean egon ziren eskemak zapuztu zituen, eta oinarrizko eredu berri baten eta metodologia berri baten premia sortu zen. Besteak beste, [[Nikolas Koperniko]]k, [[Galileo Galilei|Galileok]] eta [[Isaac Newton]]ek finkatu zituzten eredu berri horiek, behaketetan eta esperimentuetan oinarri hartuta. Zientzialari berritzaileek, nolanahi ere, bi oztopo nagusi gainditu behar izan zituzten: Erdi Aroan guztiz errotu ziren Aristoleren ideia eta Elizaren hatsapen eztabaida ezinak. Hala, zientzialari horiei, eta behaketan, esperimentazioan, indukzioan eta matematizazioan oinarrituriko zientzia metodologia berri bati esker, munduaren ikuskera berria zabaldu zen: [[heliozentrismo]]a. Metodo hipotetiko-deduktiboak jakintza berrietara iristeko bideak jarri zituen, behatu ez ziren gertaerak aurrikustea eta frogatzea helburu zutenak. Bestalde, elkarren arteko lana ahalbideratu zuten zientzia elkarteak sortu ziren ([[1660]]an Londresko Royal Society, esate baterako), eta tokian tokiko hizkuntzak erabiltzen hasi ziren latinaren ordez.
 
XVIII-XIX. mendeetako [[industria Iraultza|industria iraultzak]] (makinismoa, lurrun makina...), zientziari bultzada handia eman ez ezik, aldatu ere egin zuen, harrezkero ekoizpenari eta gizartearen ondasun premiei lotu baizitzaion. Horiek horrela, aurrerapen handia egin zuten kimikak, elektrizitateak, biologiak eta matematikak. Gainera, XIX. mendean zehar, [[mikroskopio]]a eta [[atomo]]a zatikiez osatua zela aurkitu izanak ikuspegi berria eman zion zientziari. Orobat, XIX. mendean hasi ziren indartzen gizarte zientziak (soziologia, ekonomia, psikologia, hizkuntzalaritza, etnologia), espekulazio filosofikotik ihes eginez eta zientzia fisikoen edo biologikoen metodoak eta bideak hartuz.
 
Harrezkero zientziak izan duen aurrerabide etengabeak (erradioaktibitatea, espezien bilakaeraren teoria sendotzea eta unibertso osora zabaltzea, quantumen teoria, erlatibitatea, atomoen teoria, erregai berriak, gai erdieroaldeak, ingeniaritza genetikoa...), industriaren parte hartze handiarekin eta ikerketa zentro handien sorrerarekin batera, eta [[XX. mendea|XX. mendeko]] bi Mundu Gerren eta horien ondorioen eraginpean, alor berrien sorrera ekarri du ([[biokimika]], [[astrofisika]], [[zibernetika]], [[robotika]], [[astronautika]]), teknologia gero eta berezituagoa eta zehatzagoaren beharra (mikroskopio elektronikoa, azeleragailu nuklearrak, [[ordenagailu|konputagailuak]], [[satelite artifizial]]ak...), zientzia alorren arteko lankidetza gero eta estuagoa, eta aurkikuntza ikusgarrien lorpena ugariagoa.