Ireki menu nagusia

Aldaketak

 
Antzinako [[erromatar arkitektura]]ren ezaugarri bat nabarmendu behar da: oso praktikoa zen, zerbaiterako egindako eraikinak ziren. Eraikitzaile handiak erromatarrek arkitektura zibilean gailendu ziren: [[errepide]]ak, [[zubi]]ak, [[akueduktu]]ak eta, orokorrean, lan urbanistikoak ([[antzoki]]ak, [[jauregi]]ak, [[tenplu]]ak, [[zirku]]ak, [[garaipen arku]]ak... Greziarrek garatutako arkitekturaz oinarrituta, [[arku]]ak eta [[ganga]]k gehitu zituzten. Materialen ikuspuntutik, [[harlandu]] eta [[adreilu]] ezagunez gainera, material berri bat erabili zuten erromatarrek: [[hormigoi]]a, harriz eta karez eginiko orea, oso gogorra. Orden greziarrak erabili zituzten eta berri bat sortu zuten, toskanoa: greziar doriar ordenan oinarritzen da baina honek harroina eta fustea leuna ditu, eta frisoan ez ditu ez metoparik ez trigliforik. Adibide moduan eraikin asko aipatu daiteke: [[Koliseo]]a, [[Méridako anfiteatroa]], [[Nîmes]]ko [[Maison Carrée]], [[Segoviako akueduktua]], [[Konstantinoren arkua]], [[Karakalaren termak]]...
 
[[Erromako margolaritza]] batez ere [[Ponpeia]]n aurkitutako aztarnei esker ezagutzen da. Hiri horretan lau estilo aurkitu ziren:
*''inkrustazioa'', [[marmol]]a imitatzen zuen;
*''arkitektonikoa'', arkitekturaren elementuak imitatzen zituen;
*''apaingarria'', arkitektura fantastikoekin, lore sortez eta kupidoez; *''fantastikoa'', aurreko bien nahasketa: irudikatutako paisaiak eta mitologiako eszenak azaltzen zituen.
 
[[Mosaiko]]aren teknikak ere garrantzi handia izan zuen.
 
<center>
30.274

edits