Ireki menu nagusia

Aldaketak

Arte erromatarra [[Erroma]] hirian garatu eta [[Inperio Erromatar|Inperio Erromatarreko]] lurralde guztietara hedatu ziren arte bisualen adierazpen oro da. Arte erromatarraren lehendabiziko adierazpenak [[Arte etruriarra|arte etruriarraren]] itzalpean agertu ziren eta [[Antzinako Greziako artea|arte greziarraren]] eragina izan zuten, zeina erromatarrek [[Italia|Italiako]] hegoaldean ezagutu baitzuten, [[Magna Graecia]]<ref>{{Erreferentzia|url=http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0142.pdf|izenburua=142. araua: Antzinateko eskualdeen euskarazko izenak|egilea=[[Euskaltzaindia]]|data=2004/XII/16|lekua=[[Bilbo]]}}</ref> edo Grezia Handiko kolonietan hain justu, Inperio Erromatarrak penintsularen lurralde-batasun prozesuan kolonia horiek menderatu zituenean, [[K. a. IV. mendea|K.a. IV.]] eta [[K. a. III. mendea|III. mendeetan]].
 
Antzinako [[erromatar arkitektura]]ren ezaugarri bat nabarmendu behar da: oso praktikoa zen, zerbaiterako egindako eraikinak ziren. Eraikitzaile handiak erromatarrek arkitektura zibilean gailendu ziren: [[errepide]]ak, [[zubi]]ak, [[akueduktoakueduktu]]ak eta, orokorrean, lan urbanistikoak ([[antzoki]]ak, [[jauregi]]ak, [[tenplu]]ak, [[zirku]]ak, [[garaipen arku]]ak... Greziarrek garatutako arkitekturaz oinarrituta, [[arku]]ak eta [[ganagaganga]]k gehitu zituzten. Materialen ikuspuntutik, [[harlandu]] eta [[adreilu]] ezagunez gainera, material berri bat erabili zuten erromatarrek: [[hormigoi]]a, harriz eta karez eginiko orea, oso gogorra. Orden greziarrak erabili zituzten eta berri bat sortu zuten, toskanoa: greziar doriar ordenan oinarritzen da baina honek harroina eta fustea leuna ditu, eta frisoan ez ditu ez metoparik ez trigliforik. Adibide moduan eraikin asko aipatu daiteke: [[Koliseo]]a, [[MeridakoMéridako antzokiaanfiteatroa]], [[Nîmes]]ko [[Maison Carrée]], [[Segoviako akueduktoaakueduktua]], [[Konstantinoren arkua]], [[Karakalaren termak]]...
 
<center>
30.102

edits