Artearen historia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
132. lerroa:
Obra gutxi iraundu dute baina margolari ospetsuen batzuen izenak ezagutzen dira: [[Zeuxis]], [[Apeles]], [[Parrasio]], [[Eufranor]], [[Polignoto]]...
 
====[[Antzinako Erroma]]====
{{sakontzeko|Antzinako Erromako artea}}
[[Fitxategi:Colosseum in Rome-April 2007-1- copie 2B.jpg|thumb|upright=1.5|Erromako [[Koliseoa]].]]
Arte erromatarra [[Erroma]] hirian garatu eta [[Inperio Erromatar|Inperio Erromatarreko]] lurralde guztietara hedatu ziren arte bisualen adierazpen oro da. Arte erromatarraren lehendabiziko adierazpenak [[Arte etruriarra|arte etruriarraren]] itzalpean agertu ziren eta [[Antzinako Greziako artea|arte greziarraren]] eragina izan zuten, zeina erromatarrek [[Italia|Italiako]] hegoaldean ezagutu baitzuten, [[Magna Graecia]]<ref>{{Erreferentzia|url=http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0142.pdf|izenburua=142. araua: Antzinateko eskualdeen euskarazko izenak|egilea=[[Euskaltzaindia]]|data=2004/XII/16|lekua=[[Bilbo]]}}</ref> edo Grezia Handiko kolonietan hain justu, Inperio Erromatarrak penintsularen lurralde-batasun prozesuan kolonia horiek menderatu zituenean, [[K. a. IV. mendea|K.a. IV.]] eta [[K. a. III. mendea|III. mendeetan]].
 
Antzinako [[erromatar arkitektura]]ren ezaugarri bat nabarmendu behar da: oso praktikoa zen, zerbaiterako egindako eraikinak ziren. Eraikitzaile handiak erromatarrek arkitektura zibilean gailendu ziren: [[errepide]]ak, [[zubi]]ak, [[akuedukto]]ak eta, orokorrean, lan urbanistikoak ([[antzoki]]ak, [[jauregi]]ak, [[tenplu]]ak, [[zirku]]ak, [[garaipen arku]]ak... Greziarrek garatutako arkitekturaz oinarrituta, [[arku]]ak eta [[ganaga]]k gehitu zituzten. Materialen ikuspuntutik, [[harlandu]] eta [[adreilu]] ezagunez gainera, material berri bat erabili zuten erromatarrek: [[hormigoi]]a, harriz eta karez eginiko orea, oso gogorra. Orden greziarrak erabili zituzten eta berri bat sortu zuten, toskanoa: greziar doriar ordenan oinarritzen da baina honek harroina eta fustea leuna ditu, eta frisoan ez ditu ez metoparik ez trigliforik. Adibide moduan eraikin asko aipatu daiteke: [[Koliseo]]a, [[Meridako antzokia]], [[Nîmes]]ko [[Maison Carrée]], [[Segoviako akueduktoa]], [[Konstantinoren arkua]], [[Karakalaren termak]]...
 
<center>
<gallery mode="nolines" heights="200" widths="200">
Fitxategi:RomeConstantine'sArch03.jpg|[[Konstantinoren arkua]].
Fitxategi:Statue of Hermes. 2nd cent. A.D.jpg|''[[Hermes]]''en estatua.
Fitxategi:Pompejanischer Maler um 70 001.jpg|[[Fresco]] hallado en [[Ponpeia]]n aurkitutako [[fresko]]a.
Fitxategi:Villa del casale 10.jpg|[[Mosaiko]] erotikoa, [[Villa del Casale]], [[Piazza Armerina]]n (Italia).
</gallery></center>
 
=== Erdi Aroko artea ===