Turkia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
103. lerroa:
== Historia ==
{{sakontzeko|Turkiako historia}}
Gaur egungo Turkiako lurraldean munduko hiri zaharrenetako baten aztarnak aurkitu dira: Neolitoko [[Çatal Hüyük]]eko zibilizazioa ([[K. a. 6. milurtekoa|K. a. 6500-57006500–5700]]). K. a. 3000. urte inguruan [[mesopotamia]]rrek eta [[siria]]rrek salerosketak egin izan zituzten lurraldean sortu ziren hiri-estatuekin. K. a. 1900 inguruan, asiriarrek eta [[amoriar]]rek merkataritza harremanetarako koloniak sortu zituzten Kapadozian. K.a. XVIII. eta XII. mendeetan, erreinu (hititak, hurritak&) eta greziarren hiri batzuk ([[Mileto]], [[Efeso]]) finkatu ziren lurraldean. Geroago, [[frigia]]rrek eta [[lidia]]rrek lurraldeko mendebala hartu zuten, eta ekialdean, gaur egungo armeniarren sorterriak, [[Urartu]]ko erreinu ahaltsuak, hartu zuen bizitokia. [[K. a. VI. mendea]]n persiar [[akemenestar Inperioa|akemenestarrek]] lurralde osoa beretu zuten, mende batzuk lehenago greziarrek kostaldean sortu zituzten hiriak barne. Bi mende geroago, [[Alexandro Handia]]k [[Persiar Inperioa|Persiako inperioa]] konkistatu zuen, eta Asia Txikiaren helenizazioa ekarri zuen. [[K. a. I. mendea]]n, Erromak ia lurralde osoa hartu zuen. Armeniako erreinuak, ordea, burujabetasuna gorde zuen, mendebaleko Erromako Inperioaren eta ekialdeko partiarren erreinuaren artean. K. o. IV. mendean, Konstantino I.a Handia enperadoreak (306-337) Bizantzio hartu zuen hiriburutzat, Itsaso Beltzaren sarreran. Konstantinopla izena eman zion hiriari, eta handik gutxira, Ekialdeko Erromako inperioaren hiriburua zelarik, Europako hiri handien bilakatu zen. Teodosio enperadorearen heriotzarekin inperioa bitan banatu zenean (395), Konstantinopla Bizantzioko inperioko hiriburu izan zen (''ik''. Bizantzioko Inperioa). Inperioak Mazedoniako dinastiarekin izan zituen urterik oparoenak ([[867-]]–[[1057]]).
 
=== Anatoliako historia, turkiarren aurretik ===
[[Fitxategi:HittiteGoddessAndChildAnatolia15th-13thCenturyBCE.jpg|thumb|left|200px|Jainkosa eta Haur [[hitita]]k (K. a. XV-XIII. mendea)]]
 
[[Anatolia|Anatoliako penintsula]] ([[Anatolia|Asia Minor]] ere deitua [[Antzinako Erroma|erromatar garaietan]]), egungo Turkiaren zati nagusia, gizakiaren bizileku zaharrenetakoa da, [[Asia]] eta [[Europa]] artean kokatuta. Aurreneko [[Neolito]]ko herrixkak munduko lehenengo bizitokien artean sailkatzen dira. Idatzitako historian zehar, Anatolian [[indoeuropar hizkuntzak|hizkuntza indo-europarrak]], semitikoak eta kartveliarrak mintzatu dira, baita eratorri ezezaguneko beste batzuk ere. Are gehiago, [[hitita]] eta luwiera hizkuntzen antzinakotasuna aintzat hartuta, zenbait adituk, (tartean [[A. C. Renfrew]]ek), Anatolia proposatu dute indo-europarren hizkuntzen hedapenaren abiapuntutzat (ikusi: [[Anatoliako hipotesia]]).
 
Tokiko lehen inperio garrantzitsua hititena izan zen, [[K. a. XVIII. mendea|K. a. XVIII. mendetik]] [[K. a. XIII. mendea|K. a. XIII. mendera]] arte. Ondoren, frigiarrak etorri ziren, harik eta zimmeriarrek haien erresuma eraitsi zuten arte ([[K. a. VII. mendea]]). Frigien ondorengo boteretsuenak [[Lidia]], [[Karia]] eta [[Lizia]] izan ziren. Lidiarrek eta liziarrek hizkuntza indo-europarretan hitz egiten zuten.
125. lerroa:
 
=== XX. mendea ===
[[1908]]an, «Turkiar gazteak» higikunde erreformazaleak [[Abdulhamid II.a]] sultana [[1876]]. urteko konsituzioa hartzera eta, geroxeago, aginpidea uztera behartu zuen. Haren ordez, [[Muhammad V.a]] ezarri zuten aginpidean ([[1909-]]–[[1918]]). Autoritarismoa eta ultranazionalismoa bultzatu zituzten eta [[1914]]an, [[Lehen Mundu Gerra]]n, [[Austria]]ren eta [[Alemania]]ren alde egin zuten. Orduko, Balkanetako gerren ondoren ([[1912-13]]–13), otomandarrek Europan zituzten lurraldeetatik [[Trazia]]ko ekialdea baino ez zuten gorde ahal izan. Gainera, turkiar abertzaletasunaren berpiztearekin batera, arabiar, [[kurdu]] eta [[armeniar]]rekiko gatazkak hasi ziren. Turkiarrek sekulako sarraskia egin zuten armeniarren artean ([[1894-96]]–96 eta 1915-161915–16); bi milioi armeniar inguru hil zituzten Lehen Mundu Gerran, eta bizirik geratu zirenak herrialdetik alde egitera behartu zituzten («[[Armeniar genozidioa|Armeniako genozidioa]]» izenaz ezagutzen dena). Harrezkero, armeniarren eta turkiarren arteko gatazkak ez du konponbiderik izan, turkiarrek ez baitute genozidio hura bere gain hartu nahi izan. [[1914-1918]]–1918 urteetako gerran, Turkiako gudarosteek, [[Dardaneloak|Dardanelo]] babesten onik atera baziren ere, Arabiako probintzietan sekulako hondamendia izan zuten.
 
=== Errepublika ===
 
 
[[Lehen Mundu Gerra]]ko aliatuek [[Istanbul]] eta [[Esmirna|Izmir]] okupatzeak turkiar nazio mugimenduaren sorrera eragin zuen. [[Kemal Atatürk|Mustafa Kemal Pasha]] Gallipoliko guduan nabarmendu zen buru militarraren gidaritzapean, Turkiako Independentziako gerra piztu zen [[Sèvresko Ituna]] bertan behera utzi nahian. [[1922]]ko [[irailaren 18]]rako, armada okupatzaileak botata, herrialdeak turkiar estatu berriaren jaiotza ikusi zuen. [[Azaroaren 1]]ean, ofizialki sultanerria, eta, hortaz, 623 urte iraun zuen otomandar agintea, desegin zen. [[Lausanako Hitzarmena|Lausanako Itunaren]] bidez ([[1923]]), nazioartean Turkiako Errepublika onetsi zen, Otomandar Inperioaren ondorengo gisan.
148 ⟶ 147 lerroa:
[[Fitxategi:Turkey Provinces.png|right|450px|Turkiako probintziak]]
 
Turkia 81 probintziatan banatua dago, ''iller'' izenekoak (singularrean ''il''). Probintziaren izena hiriburuarena beraren da, salbuespen hauekin: Hatay (hiriburua Antakya), Kocaeli (hiriburua İzmit) eta Sakarya (hiriburua Adapazarı). Probintziak gobernadore baten aginpean daude, ''vali'' izenekoa, Gobernu zentralak izendatua. Probintziak barrutitan banatzen dira (''ilçeler'', singularrean ''ilçe'').
salbuespen hauekin: Hatay (hiriburua Antakya), Kocaeli (hiriburua İzmit) eta Sakarya (hiriburua Adapazarı). Probintziak gobernadore baten aginpean daude, ''vali'' izenekoa, Gobernu zentralak izendatua. Probintziak barrutitan banatzen dira (''ilçeler'', singularrean ''ilçe'').
 
Geografikoki, Turkia 8 eskualdetan banatzen da: [[Trazia]], [[Itsaso Beltza|Itsaso Beltzeko]] Kosta, [[Marmarako itsasoa|Marmara]] itsasoa, [[Egeo]]ko Kosta, [[Mediterraneoa|Mediterraneoko]] Kosta, Mendebaldeko [[Anatolia]], Erdialdeko Anatolia, Hego-ekialdeko Anatolia eta Ekialdeko Anatolia.
245 ⟶ 243 lerroa:
Turkiako kulturak [[Arabia]]ko, [[Persia]]ko eta [[Bizantzio]]ko kulturen ezaugarriak edo osagaiak ditu. Baina, [[XIX. mendea|XIX. mendetik]] aurrera, Europako sartaldeko kultura sartu, eta [[Lehen Mundu Gerra]]ren ondoren Turkiako estatu berria sortu zuen gutxiengo ilustratuaren artean sustraitu zen. Harrezkero, Turkiako bertako kultura-nortasuna sendotzeko joera nagusitu da, lehenik eta behin, arabiar kulturaren eraginari aurre eginez. [[Kemal Atatürk|Mustafa Kemal Ataturk]]ek [[latindar alfabetoa|alfabeto latinoa]] eta [[gregoriotar egutegia|egutegi gregoriarra]] nahitaezko egin zituen. Turkiako artistek eta idazleek nazionalismo kulturalaren eta mendebaleko kulturaren aldeko jarrera hartu dute, tradizio [[panislamismo|panislamiko]]aren kaltetan. Turkiako erakunde ofizialek tradizioko kultura bultzatzen dute, mendebaleko antzerkiarekin eta operarekin batera. Kulturaren hiri nagusiak Ankara, Istanbul eta Izmir dira.
 
Turkian antzinako kulturen aztarnak eta eraikuntza ikusgarriak daude. Aipagarria da, besteak beste, [[Istanbul]]eko [[Santa Sofia|Santa Sofiaren basilika]], [[VI. mendea]]n eraikia, eta geroago, [[meskita]] eta museo izana. Literaturan, [[XVI. mendea]]n, Inperio Otomandarraren zabalkundearekin batera, Arabiako eta Persiako eraginak zituen literatura egin zen. Garai hartako idazle aipagarrienak [[Fuzuli]] (1480-15561480–1556) eta [[Baki]] (1526-16001526–1600) olerkariak dira. [[XIX. mendea]]n, aldaketa nabarmena izan zen, [[Frantzia]]ko [[erromantizismo]]aren eragineko literatura egiten hasi baitzen. [[Namık Kemal|Namik Kemalek]] (1840-18881840–1888) aberriaren eta askatasunaren ideiak zabaldu zituen.
 
Hizkuntzaren erreformarekin batean (ortografia fonetikoa bideratzea eta arabieraren eta persieraren irakaskuntza galaraztea) idazkera egunoroko hizkuntzara etorri zen. Errealismoak gorteko poesiaren tokia hartu zuen, eta idazleek herri xumearen bizimodua islatu zuten: [[Nâzım Hikmet|Nazim Hikmet]] (1902-19631902–1963), [[Yachar Kemal]] (1920) eta [[Mahmut Makal]] (1930) dira aipagarrienak. Zinemagintzan, aipagarria da [[Yilmaz Güney]] (1937-19841937–1984) zinema antzezle eta zuzendaria, berak egindako filmetan (''Yol,'' 1982; ''Harresia,'' 1983; etab.) Turkiako politika, gizarte eta sexu zapalkuntza salatu zituena.
{{Gizateriaren ondarea Turkian}}