«Gipuzkoa»: berrikuspenen arteko aldeak

30 bytes removed ,  Duela 2 urte
t
clean up using AWB
t (clean up using AWB)
 
 
{{Herrialde infotaula
| ohiko_izen_luze = Gipuzkoa
}}
[[Fitxategi:Hondarribia plaza.jpg|thumb|320px|Hondarribiko Alde Zaharreko plaza]]
'''Gipuzkoa''' [[Euskal Herria|Euskal Herriko]] zazpi herrialdeetako bat da, haren iparraldeko erdialdean dagoena. Mugakide ditu [[Bizkaia]] mendebaldean, [[Araba]] hego-mendebaldean, [[Nafarroa Garaia]] ekialdean, [[Lapurdi]] ipar-ekialdean eta [[Bizkaiko golkoa]] iparraldean. 42º58'10-43º8'5" ipar [[latitude]]en eta 1º5'13"-1º56'47" mendebaldeko [[longitude]]en artean hedatzen da. Hedaduraz 1.909 [[kilometro koadro|km²]] ditu, eta 66  km luze du itsasertza. [[2012]]ko erroldan, 712.097 biztanle zituen Gipuzkoak, eta horien laurdena hiriburuan bizi dira. Administratiboki [[Euskal Autonomia Erkidegoa|Euskal Autonomia Erkidegoko]] [[foru lurralde]]a edo [[foru lurralde|lurralde historikoa]] da.
 
Hiriburua [[Donostia]] du, han daude [[Gipuzkoako Foru Aldundia]]ren eta [[Gipuzkoako Batzar Nagusiak|Gipuzkoako Batzar Nagusien]] egoitzak.
Gipuzkoan, Euskal Herriko gainerako herrialdeekin alderatuta, [[ibai]]ek ibilbide laburra eta [[arro hidrologiko]] txikia dute, iturburuak sortzen diren mendiak [[itsaso]]tik hurbil baitaude. Emari handiko eta iraunkorrekoak dira, [[euri]] asko eta sarria egiten baitu.
 
Ekialdetik mendebalderantz, lehen ibaia '''[[Bidasoa]]''' da, iturburua [[Nafarroa Garaia|Nafarroan]] duena 710 m-ko garaieran. Gipuzkoan [[Endarlatsa]]n sartu eta 9  km egiten ditu [[Lapurdi]]rekin mugan. Ibaian gora ibar estua da, itsasoratze aldean zabalduz eta [[Hendaia]], [[Hondarribia]] eta [[Irun]] kokatzen diren eremu laua sortuz. Itsasoratzean [[Txingudiko metropoli eremua|Txingudi]] badia dago, [[Hondarribia (hondartza)|Hondarribiko]] eta [[Ondarraitz hondartza|Ondarraitz]] hondartzek itsasotik babesten baitute.
 
'''[[Oiartzun (ibaia)|Oiartzun ibaia]]''' 15  km luze den ibai laburra da, [[Aiako harria|Aiako Harrian]] jaio, [[Errenteria]] igaro eta [[Pasaia]]ko badian isurtzen dena. Malda handiko ibaia da (milako 45,3) eta, horregatik, hondar kopuru handia garraiatzen du eta badiara eramaten.
 
'''[[Urumea]]''' ibaiak [[Leitza]]n du iturburua 710 m-ko garaieran eta 53  km luze da. [[Hernani]]n [[Añarbeko urtegia|Añarbe]] ibaiaren urak jaso eta [[Donostia]]n itsasoratzen da, [[Urgull]] eta [[Ulia]] mendien artean, [[Gros]] auzoko hondar eremuak sortuz ([[Zurriola]]).
 
[[Fitxategi:Tolosa Oria 2009-09-09.JPG|thumb|left|250px|[[Oria]], Tolosa zeharkatzean]]
'''[[Oria]]''' ibaia da Gipuzkoako luzeena (80  km baititu), bai eta Gipuzkoan [[arro hidrologiko]] handiena duen ibaia ere. [[Lizarrate]]tik hurbil du iturburua, [[Aizkorriko mendilerroa|Aizkorri mendilerroan]], [[itsas maila]]tik 660 metro gorago. Hainbat ibaiadar ditu: [[Leitzaran]], [[Berastegi ibaia|Berastegi]], [[Amezketa ibaia|Amezketa]], [[Araxes]], [[Amundarain]], [[Agauntza]] eta [[Urtsuaran ibaia|Urtsuaran]]. [[Orio]]n itsasoratu aurretik, herri hauek zeharkatzen ditu: [[Zegama]], [[Segura]], [[Olaberria]], [[Beasain]], [[Ordizia]], [[Legorreta]], [[Alegia]], [[Tolosa]], [[Villabona-Amasa|Billabona]], [[Andoain]], [[Lasarte-Oria]] eta [[Usurbil]].
 
'''[[Urola]]''' ibaiak [[Legazpi]]tik hurbil du iturburua, [[Aizkorri]]ren iparraldeko magalean 720 m-ko garaieran. [[Urrestilla ibaia|Urrestilla]] eta [[Errezil ibaia|Errezil]] ibaiadarrak ditu eta honako herri hauek zeharkatzen ditu [[Zumaia]]n itsasoratu baino lehen: [[Zumarraga]], [[Urretxu]], [[Azkoitia]], [[Azpeitia]] eta [[Zestoa]].
 
'''[[Deba (ibaia)|Deba ibaiak]]''' 825 m-ko garaieran du iturburua, [[Leintz Gatzaga]]ko [[Elgeako mendilerroa]]n. 58  km luze da eta ibaiadar ditu [[Ego]], [[Aramaio (ibaia)|Aramaio]] eta [[Arantzazu ibaia]]k. Izen bereko herrian itsasoratzen da, [[Deba]]n, eta herri hauek zeharkatzen ditu: [[Leintz Gatzaga]], [[Eskoriatza]], [[Aretxabaleta]], [[Arrasate]], [[Bergara]], [[Soraluze]], [[Elgoibar]] eta [[Mendaro]].
 
=== Flora ===
Gipuzkoa haritz lurraldea izan da 500-600500–600 m bitartean eta pago lurraldea aipaturiko metroetatik gora. Gizonaren eskuak, halere, errotik aldatu du ikuspegia eta [[XX. mendea]]ren hasieratik [[pinu]]diak dira nagusi Gipuzkoako mendi eta basoetan. Basoari dagokion eremua herrialde osoko % 59,5 da (118.850 ha, % 62,5 pinua da). Aipagarriak dira, halaber, pagadiek (11.500 ha) eta hariztiek (2.700 ha) hartzen dituzten sailak.
 
=== Orografia ===
Gipuzkoa izena lehenengoz 1014. urteko dokumentu [[Nafarroako Erresuma|nafar]] batean ageri da, non [[Donostiako historia|Donostia]]ren aldeko lur batzuen donazioa aipatzen den. Bada fidagarritasun handiagoa duen 1025. urteko beste dokumentu bat ere. Beraz, oro har, esan liteke gaur egun lurralde honek daraman izena bigarren milurtekoaren hasierarekin batera zabaldu eta erabiltzen hasi zela.
* 1200ean [[Gaztelako Erresuma|Gaztelako]] [[Alfontso VIII.a Gaztelakoa|Alfonso VIII.a]] erregeak Gipuzkoa konkistatu zuen, lurraldea Nafarroa izatetik Gaztela izatera igaroz. Edonola ere, Alfonso VIII.ak [[Foru|foruakforu]]ak bermatu zituen.<ref>Idoia Arrieta Elizalde: [http://paperekoa.berria.info/iritzia/2011-04-08/004/001/lege_info.htm «Ezkutatu digutena: Donostiaren konkista»], BERRIA, 2011-04-08.</ref>
* 1548an [[Oñatiko Unibertsitatea]] fundatu zuten, [[Euskal Herria|Euskal Herriko]] zaharrena dena.
* 1721eko [[abuztuaren 25]]ean Gipuzkoak [[Gaztela]]rekin bat egin zuen.
{{sakontzeko|Gipuzkoako eskualdeen zerrenda|Gipuzkoako udalerrien zerrenda}}
[[Fitxategi:Gipuzkoa.png|500px|right]]
Gipuzkoako lurralde historikoa 10 eskualdek eta 89 udalerrik osatzen dute. Biztanleriari dagokienez, [[Donostia]] handiena da eta [[Baliarrain]], berriz, txikiena.
 
Hauek dira herrialdeko eskualdeak eta haien udalerri nagusiak:
 
== Kultura ==
[[Fitxategi:Gipuzkoako euskalkiak.png|thumb|300px|right|XX. mendean Gipuzkoan mintzatzen ziren hiru [[euskalki]]ak, udalerrika:</br />{{legend|#0283aa|[[Bizkaiera|Mendebaldeko euskara edo bizkaieraz]] mintzo diren udalerriak.}}{{legend|#dc221f|[[Gipuzkera|Erdialdeko euskara edo gipuzkera]] egiten duten udalerriak.}}{{legend|#8357E8|[[Nafarrera]]z mintzo ziren udalerriak (gaur egun, gipuzkera da nagusi horietan ere).}}]]
=== Euskara ===
[[Gipuzkoa]]nGipuzkoan mintzatzen den [[euskara]] bi euskalkitan sailkatzen da: [[gipuzkera]] (nagusia) eta [[bizkaiera]] (mendebaldean). Gaur egun, euskara hizkuntza ofiziala da gaztelaniarekin batera. Gipuzkoako mendebalean bizkaiera da nagusi ([[Debagoiena]] eta [[Debabarrena]], Deban, Mendaron eta Mutrikun izan ezik).
 
Gipuzkoako ipar-ekialdeko euskalkia, aldiz, goi-nafarrera da ([[Irun]], [[Hondarribia]], [[Lezo]] eta [[Oiartzun]]). Gipuzkeraz hitz egiten da gainerako eskualde guztietan. 2001eko datuen arabera, Gipuzkoan biztanleen % 51,1ek euskalduntzat zuen bere burua eta % 19,7k ia euskalduntzat.
{{sakontzeko|Gipuzkoako idazleen zerrenda}}
 
[[Bernardo Atxaga]] idazlea ([[Asteasu]], [[1951]]), [[Euskal Herria]]n ez ezik, mundu osoan ere ezaguna da eta haren liburuak hainbat hizkuntzatara itzuli dituzte, tartean ''"[[Obabakoak]]"'' ([[1988]]) lan nagusia.
 
[[Euskara]]zko beste egileen artean, azpimarratzekoak dira, besteak beste, [[Joxe Azurmendi]], [[Anjel Lertxundi]], [[Koldo Izagirre]], [[Ramon Saizarbitoria]], [[Arantxa Urretabizkaia]], [[Mariasun Landa]] eta [[Harkaitz Cano]].
=== Bertsolaritza ===
 
Historikoki '''Gipuzkoa''' izan da [[bertsolaritza]]k garrantzia gehien izan duen lurraldea, eta bertakoak dira inoizko bertsolari onenetako asko: [[Jose Manuel Lujanbio|''Txirrita'']], [[Inazio Eizmendi|''Basarri'']], [[Manuel Olaizola|''Uztapide'']], ''[[Lazkao Txiki|]]''Lazkao Txiki'']] eta abar. Gaur egungoen artean, aipagarria da [[Andoni Egaña]] ([[Zarautz]], [[1961]]), [[Bertsolari Txapelketa Nagusia|Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusia]] gehien (lautan) irabazi duen [[bertsolari]]a.
 
== Hedabideak ==
=== Egunkariak ===
* ''[[Berria|]]''Berria'']]: [[Euskara]]zko nazio mailako [[egunkari]] bakarra. [[Andoain]]en dauka egoitza nagusia.
* Eskualdeko euskarazko egunkariak: ''Tolosaldeko Hitza'', ''Oarsoaldeko Hitza'', ''Urola Kostako Hitza'', ''Goierriko Hitza'' eta ''Irutxuloko Hitza'' ([[Donostialdea]]n).
* ''[[Noticias de Gipuzkoa|]]''Noticias de Gipuzkoa'']].
* [[Diario Vasco|''El Diario Vasco'']]: Probintziako egunkaririk salduena da.
* ''[[Gara|]]''Gara'']].
* [[Mundo Deportivo|''El Mundo Deportivo'']] kirol egunkariak, Gipuzkoarako edizio berezia kaleratzen du.
 
{{sakontzeko|Gipuzkoako errepideak|Gipuzkoako errepideen zerrenda}}
 
Gipuzkoa errepide sare garrantzitsu batek zeharkatzen du. Errepide garrantzitsuenak [[AP-8|A-8]], [[AP-1]] eta [[A-1|N-1]] dira. [[Gipuzkoa]] Espainiako eta Frantziako estatuen arteko mugan dagoenez, mugaz bi aldeetan errepide sarea asko eraldatu da azken urteetan ([[Irun]] Hegoaldean eta [[Hendaia]] Iparraldean).
 
;Trenez