Peru Abarka: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t robota Erantsia {{HezkuntzaPrograma}}
An13sa (eztabaida | ekarpenak)
t clean up using AWB
26. lerroa:
Lana [[1802]]an idatzi zen arren, [[1881]] arte ez zen lehendabizikoz argitaratu. Ez da erraz sailkatzeko lanaː euskal eleberrien aitzindaria dela idatzi izan da, baina ezin esan daiteke eleberrien ohiko arauetara makurtzen denik. Alde batetik, obrak oso bilbe edo [[trama]] eskasa du; ondorioz, pertsonaiek ia ez dute hasiera, garapena eta amaiera duen istorio bat osatzen; eta bestetik, leku eta denbora-aipu minimoek ere ez dute adierazgarritasun narratiborik. Elkarrizketa bizi-bizien inguruan eraturiko kontaketa-jarduera dela esanez defini daiteke.
 
[[XVIII. mende]]an Frantzian hainbeste erabili ziren [[elkarrizketa didaktiko]]ak izan daitezke Mogelen eredu. Ikertzeko dago Mogelek [[Jean-Jacques_RousseauJacques Rousseau|Rousseau]]ren lana noraino ezagutzen zuen, esate baterako.
 
Jatorrizko obraren edukia honako hau zen:
37. lerroa:
Orain arte egin diren edizio askotan ez dira agertzen ez gaztelaniazko sarrera, ez zazpigarren elkarrizketa, ezta bukaerako hiztegia ere.
 
Zein da obraren muina? Maisu Juan kaletar ezjakina da eta Peru Abarka baserriko eskolan hezi eta zaildutako gizona; pertsonaiok islatzen dituzten bi munduen arteko jokoan datza obraren gakoa: Maisu Juanek erdarakadaz betetako hizkera bat egiten du, eta Peru hizkera aberats eta garbiz aritzen da; Maisu Juan ez da oso gizon elizkoia eta Peruk otoitz egiten irakatsiko dio.
 
Baserritar bizimoduaren idealizazio nabarmena da. Mogelek frogatu nahi du baserritarrek sakoneko jakituria daukatela euren bizibideko gauzez, eta euskara beste edozein hizkuntza bezain gai eta erabilgarria dela.
63. lerroa:
 
=== Seigarren elkarrizketa ===
''Seigarren autua Maisu Juan, Peru, Frantsesa, Gipuzkoarra, Abade bat eta txinela''.<ref>"Diálogo sexto. Maisu Juan, Peru, El Francés, El Guipuzkoano, un cura y el alguacil".</ref> Azken kapitulu honetan Maisu Juanek onartuko du Iparraldekoa eta gipuzkoarra hasieran susmo txarrez eta gaizki hartzen okertu dela. Ondoren, [[Baigorri|baigorritarrakbaigorri]]tarrak besteei gerraren aurrean Iparraldeko euskaldunen jarrera azalduko die. Hitz egiten ari direla apaiz-ehiztari bat agertuko da eta beste hirurekin solasean geldituko da. Hurrengo orrialdeetan hirurek apaizari hitz askoren inguruko azalpenak emango dizkiote, haien jatorriaz eta esanahiez. Elkarrizketa bukatuko da apaizaren gogoeta luze batez, zeinean euskararen garrantzia eta jatorria ([[tubalismo|tubalismoa]]a) azalduko dien. Behin apaizak alde eginda, hirurak bazkaltzera joango dira eta une horretan herrizaina (txinela) agertuko da. Txinela, liburu hasieran ostatuan gertatuaren ondorioz, Maisu Juanen atzetik dabil. Maisu Juan beldurrez jota egon arren, txinelak ez du ezagutuko, baserritar jantzita dagoelako, eta horri esker libratuko da. Kapitulua Maisu Juanen damua eta agurrarekin bukatuko da.
 
=== ''Peru Abarka''ren gehigarriak ===