Artearen historia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
291. lerroa:
{{sakontzeko|Sinbolismo}}
[[Fitxategi:Draper-The Water Nymph.jpg|thumb|250px|''Uraren ninfa'', [[Herbert James Draper]] margolariaren lana (1908).]]
Sinbolismoa [[errealismo]]ak eta [[Inpresionismoa]]akk erakutsitako naturalismoaren aurrean erreakzio fantastiko eta [[oniriko]] bezala sortu zen. Sinbolistentzat ametsen mundua garrantzitsu oso zen; horrekin batea [[satanismo]], [[beldur]]ra, [[sexu]]a eta [[perbertsio]]a elementu erakargarriak ziren. [[Estetizismo]]a nagusia zen sinbolismo barruan, garaiko [[Industria Iraultza]]ren [[materialismo]]aren kontrastean. Sinbolismoak arteari eta edertasunari berezko autonomia eman zien; [[Théophile Gautier]]ren formula erabiliz, "artea arteagatik" (''L'art pour l'art''). Edertasunak ez zuen moralarekin inongo lotura eta artistaren helburua zen. Batzutan artista bera ere bizitza arte-lan moduan bizitzen saiatzen zen, hau da ''[[dandy]]'' bezala. Estilo honetan izen hauek bereizi daitezke: [[Gustave Moreau]], [[Odilon Redon]], [[Pierre Puvis de Chavannes]], [[James McNeill Whistler]], [[Lawrence Alma-Tadema]], [[Arnold Böcklin]], [[Ferdinand Hodler]] eta [[Gustav Klimt]]; talde berean [[Les Nabis]]en taldea sar daiteke: ([[Maurice Denis]], [[Paul Sérusier]], [[Pierre Bonnard]], [[Félix Vallotton]] eta [[Aristide Maillol]] eskultorea.
Sinbolismoarekin lotura estua ere [[naïf arte]]ak izan zuen. Naïf egileek [[autodidakta]]k ziren eta haien lanetan, nolabaiteko primitibismo baten bidez, konposizio xaloak eta desegituratuak sortzen zituzten. Joera honetan, besteak beste, egile hauek ditugu: [[Henri Rousseau]], [[Séraphine Louis]], [[Anna Mary Robertson Moses|Grandma Moses]]).<ref>Honour-Fleming (2002), 729-733 or.</ref>