Errege: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Luistxo (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Luistxo (eztabaida | ekarpenak)
5. lerroa:
 
== Erreginak eta errege ezkontideak ==
Erresumako monarka emakumezkoa bada, erregina da. [[Euskara|Euskaraz]] errege eta erregina terminoak oso markatuta daude [[Genero gramatikal|generoaren]] aldetik, eta horregatik, erresuma bateko historiaz ari garenean, haren agintari monarkei ''errege-erreginak'' esaten zaie pluralez euskaraz.
 
Erregina subirau baten senarra errege izan daiteke tituluz zenbait tradizio monarkikotan, eta errege ezkontidea esaten zaie kasu horretan. Baina hau ez da berdina monarkia guztietan: [[Ingalaterrako Erresuma|Ingalaterrakoan]], [[Elizabeth II.a Erresuma Batukoa|Elisabet II.aren]] senarrari printze esaten zaio. Aldiz, [[Nafarroako Erresuma|Nafarroako erresuman]], erregina subirauen ezkontideek errege titulua erabiltzen zuten, eta erregeen zenbaketa ohikoetan ere ageri dira. Esate baterako, [[Joana I.a Nafarroakoa|Joana I.aren]] senarra, Filipe Ederra, [[Filipe I.a Nafarroakoa|Filipe I.a Nafarroako]] gisa agertzen da [[Nafarroako errege-erreginen zerrenda]] dinastikoetan.