Artearen historia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
143. lerroa:
==== Arte bizantziarra ====
 
==== ArteIslamdar islamiarraartea ====
{{sakontzeko|Islamdar arte}}
[[File:Sultan Ahmed Mosque Istanbul Turkey retouched.jpg|thumb|250px|[[Meskita Urdina]], [[Istanbul]], [[Turkia]]]]
Arte musulmanak bateratu zituen, batetik, elkarren oso desberdinak ziren herri menderatuak (Espainia edo Asia, adibidez), eta, bestetik, bertako ohiturei buruz independente zen sinesmen sistema, bizitzeko modua, politika eta gizarte ideologia berri bat. Sintesi hori da, hain zuzen, arte musulmanaren bereizgarria, alegia, hainbat eskualdeetako arteak, korne errolata r-helenistikoarekin bateraturik ez zeudenak, bateratzea. Omeiar eta abbastar kalifek lekuan lekuko artistei eskatzen zizkieten arte lanak, eta artistek betidanik ezagutzen zituzten osagaiak erabiltzen jarraitu zuten. Horrek azaltzen du zergatik ez zen ia tekniken eta lanbideen antolakuntzan aldaketarik izan, eta, hortaz, islamak mendean hartu aurreko arteek ehun urtez bizirik iraun zuten, eta ez zen arte musulmanaren hatsik soinatu.
 
Koranak zehatz-mehatz gaitzesten zuen gizakia irudietan adieraztea, eta hori delaeta arte musulmanak oso gutxi landu zituen bai eskultura bai pintura. Hala ere, zientzia eta literatura liburuak miniatura ederrez apaintzen zituzten. Eskultura, bestalde, etzeko gauzak apaintzeko erabiltzen zen bakarrik ; bada, ordea, eskultura gaien adibideren bat edo beste, Lehoien Patioko lehoiak (Grananda) adibidez. Arkitektura izan zen, hortaz, arte islamiarraren adierazpen nagusia.
 
Islamaren zabalkundearen garaiko arteak kristau eta bizantziar estiloak hartu zituen bere baitan -forma helenistikoen eta erromatarren isla-, eta baita Pertsiako tradizio artistikoak ere. Islamaren aurreko Arabiak ez zien ezer berezirik utzi hurrengo belaunaldiei, idazkera apaingarria izan ezik. Arkitektura honen eraikin nagusiak [[meskita]], [[jauregi]]a, [[hilobi]]a eta [[gotorleku]]ak dira, nahiz eta beste hainbat tipo garatu, hala nola, bainutegi publikoak, iturriak eta etxebizitzak. Arkitektura-kultura honen elementu nagusiak [[zutabe]]a, [[arku (argipena)|arkua]] eta [[kupula]] dira, hiru elementu hauen konbinaziotik lortzen baitu bere originaltasuna. Jatorria [[persia]]r arkitekturan, batez ere [[Partia]]koan, duela esan ohi da, nahiz eta inguruko kulturetako eragin ugari izan, adibidez [[bizantziar arkitektura]]k eragindakoa.
 
Literaturan erlijio berriaren testua [[Koran]]a da (''al-Quran'', «errezitatu») eta hori da literatura berriaren abiapuntua; musulmanentzat Korana berdinik gabeko eredu imitaezina da, jainkoak berak diktatua delako bere profeta Mahomaren bidez. Koranak, beraz, arabiar literaturaren hizkuntza eta estilo kanonak finkatu zituen.<ref>Riquer-Valverde (2007), vol. I, pp. 37-48.</ref>
 
==== Arte erromanikoa ====