Artearen historia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
186. lerroa:
==== Rokokoa ====
{{sakontzeko|Rokoko}}
Rokoko estiloa [[XVII. mendea|XVIII. mendearen]] hasieran, [[Luis XV.a Frantziakoa|Luis XV.aren]] erregeordetzaren garaian (1715-1743), [[Paris]]en gorpuztu zen arte estiloa izan zen. Estilo [[barrokoa]]ren amaiera ekarri zuen arte berri horrek; erabili zituen forma sentsualagoek, dotoreagoek eta bitxiagoek aristokraziaren molde intelektual eta gustu berriak irudikatzen zituzten. Argien mendeko ideologia berriak eta entziklopedismoak zerikusi handia izan zuen estilo horren zabalkundearekin: izadiaren zaletasuna eta norberaren gogoa bete nahia bereziki bildu ziren estilo berrizale hartara.
 
Frantzian sortu eta berehala zabaldu zen rokoko estiloa Europan barrena, Alemanian eta Austrian bereziki. Euskal Herrian ez zuen eragin handirik izan. Parisko burges aberatsek guztiz edertu zituzten beren etxeak; aristokratek, aldiz, Paristik kanpoko jauregietara jo zuten. Barne-espazio guztia lantzen zen; nonahi agertzen ziren dekoraziorako harri biribilak, konkak eta landare edota ekialdeko urruneko elementu bitxien irudiko moldurak, eta kolore argi biziak erabiltzen ziren eskuarki, hondo zuriaren gainean. [[Germain Boffrand]] (1732-1734, Hôtel de Soubise, Paris), [[Jean Aubert]] (1722, Printzearen Aretoa, Chantillyko gaztelua) eta [[Robert de Cotte]] (Hôtel de la Vrillière, Paris) arkitektoak gailendu ziren Frantzian. Frantziatik, bereziki, Alemaniako lurralde katolikoetara eta Austriara zabaldu zen rokoko artea.
 
[[François de Cuvilliés]] arkitekto frantsesa nabarmendu zen Municheko hirian: Amalienburg izeneko ehiza-pabiloia (1734-1739, Nymphenburgeko jauregiaren lurretan) eta Residenztheater antzokia (1750-1753, Bigarren Mundu Gerraren ondoren berriro eraikia). [[Balthasar Neumannek]] diseinatu zuen Vierzehnheiligen («hamalau santuen») eliza (1745etik aurrera, Lichtenfels, Bavaria) eta Zimmermann anaiek eraiki eta dekoratu zuten Wieskirche eliza, Munichetik hurbil, 1745etik aurrera. Aipagarriak dira, bestalde, Vienako Belvedere jauregia eta [[Melkeko abadia]]ko dekorazioa.
 
<center>
<gallery mode="nolines" heights="200" widths="200">
Fitxategi:Ottobeuren-basilika flickr-2.jpg|[[Ottobeurenen basilika]] ([[Bavaria]]).
Fitxategi:Fontana di Trevi di notte.JPG|[[Pietro Bracci]] eta [[Filippo della Valle]]ren [[Fontana de Trevi]] (1732-1762), [[Erroma]].
Fitxategi:Francisco de Goya y Lucientes 054.jpg|[[Francisco de Goya]]ren ''[[Karlos IV.aren familia]]'' (1800), [[Pradoko museoa]] ([[Madril]]).
Fitxategi:Gau1878.jpg|[[Gatchina jauregia]]ren barrualdea, [[San Petersburgo]]tik gertu, [[Errusia]].
</gallery></center>
 
==== Neoklasizismoa ====