Errege Bardea: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
27. lerroa:
Bardean ez da gune populaturik, eta ez dago inolako udalerrira adskribatua.<ref name="elhuyar1"></ref> [[Nafarroako Erribera]]ko 19 herrik erabiltzen dute lurralde hori, Bardeako mugetan daudenak batzuk ([[Buñuel]], [[Fustiñana]], [[Cabanillas]], [[Tutera]], [[Arguedas]], [[Valtierra]], [[Cadreita]], [[Alesbes]], [[Caparroso]], [[Melida]], [[Santacara]] eta [[Zarrakaztelu]]) eta mugetatik urrun besteak ([[Corella]], [[Cortes]], [[Milagro]], [[Martzilla]], [[Funes]], Azkoien eta [[Faltzes]]). Hauez gainera, [[Erronkari]] eta [[Zaraitzu]] ibarrek eta [[Olibako monasterioa]]k ere dute Bardearako eskubidea. Horiek denek Errege Bardeako Komunitatea osatzen dute.
 
[[1999]]an, [[Nafarroako Gobernua]]k parke natural izendatu zuen, eta [[2017]]an [[Natura 2000]]ko Kontserbazio Bereziko Eremu.<ref name="bon1">{{erreferentzia| izena= |abizena= |url=http://www.navarra.es/home_eu/Actualidad/BON/Boletines/2018/20/Anuncio-0/ | izenburua=120/2017 FORU DEKRETUA, abenduaren 27koa, “Errege Bardea” izeneko Batasunaren Garrantzizko Lekua Kontserbazio Bereziko Eremu izendatu, Kontserbazio Bereziko Eremu horren, “El Plano-Blanca Alta” ES0000171 HBBaren, “Rincón del Bu–La Nasa-Tripazul” ES0000172 HBBaren eta “Santa Agatako pinudia” lekune naturalaren kudeaketa plana onetsi, eta “Vedado de Eguaras” (RN-31), “Rincón del Bu” (RN-36) eta “Caídas de la Negra” (RN-37) natura-erreserbak erabili eta kudeatzeko plan zuzentzailea eguneratzen duena. |sartze-data=2018-9-9|argitaletxea=Nafarroako Aldizkari Ofiziala, 2018ko urtarrilaren 29a, navarra.es}}</ref>[[2000]]an, [[biosfera erreserba]] izendapena eman zion [[UNESCO]]k.<ref>{{erreferentzia| izena= |abizena= |url=https://www.navarra.es/home_es/Actualidad/Sala+de+prensa/Profesionales/Documentos/Dossieres+de+prensa/Desarrollo+Rural+y+Medio+Ambiente/Bardenas+Reales.htm | izenburua=Parque Natural de Bardenas Reales. Reserva Mundial de la Biosfera |sartze-data=2018-9-8|argitaletxea=navarra.es}}</ref> Hiru natura erreserba daude parkearen barnean: Caídas de la Negra, Rincón del Bú eta Vedado de Eguaras. Azken hau, geografikoki Bardean egon arren, administratiboki Arguedas udalerriaren barnean dago. [[1951]]tik, [[Espainiako Aire Armada]]k 2.222 hektareako tiro eremua dauka Bardean . [[2016]]an, tiro eremua kentzeko eskatu zuen [[Nafarroako Parlamentua]]k.<ref>{{erreferentzia| izena= |abizena= |url=https://www.berria.eus/paperekoa/5104557/008/003/2016-09-30/bardeako_tiro_eremua_kentzeko_eskatu_du_nafarroako_parlamentuak.htm | izenburua=Bardeako tiro eremua kentzeko eskatu du Nafarroako Parlamentuak |sartze-data=2018-9-8|argitaletxea=Berria egunkaria, 2016ko irailak 30, berria.eus}}</ref>
 
== Toponimia ==