«Carl Bernstein»: berrikuspenen arteko aldeak

ez dago edizio laburpenik
No edit summary
No edit summary
'''Carl Bernstein''' (1944ko otsailaren 14an jaioa), ikerketa-kazetari eta idazle estatubatuarra da.
 
[[1972]]an erreportari gaztea zela ''The Washington Post'' egunkarian, [[Bob Woodward]] erreportariarekin elkarlanean egin zuen lan; bien artean egin zuten kazetaritza lanik handiena [[Watergate]] eskandaluaren berri emateko. Lan horien ondorioz, [[Richard Nixon]] orduko presidenteak dimititu behar izan zuen. Gene Roberts kazetari ezagunak izendatu zuen Woodward eta Bernstein gazteen lana “seguruenik sekula egin den erreportaje ahaleginik handiena”.<ref>Roy J. Harris, Jr., ''Pulitzer's Gold,'' 2007, p. 233, Columbia: University of Missouri Press, {{ISBN|9780826217684}}.</ref> 1973an Bob Woodward eta Carl Bernstein kazetariek Kazetaritzako [[Pulitzer saria]] irabazi zuten, Watergate eskandalua argitzeko egindako lanagatik.
 
Watergateren ostean, Bernsteinek boterearen erabilera eta abusua landu ditu bere liburuetan eta artikuluetan. Telebistarako ere egin du lan, askotan iritzi emale moduan. Sei liburu idatzi ditu, bakarrik edo elkarlanean: ''All the President's Men, The Final Days,'' eta ''The Secret Man,'' Bob Woodward-ekin batera; ''His Holiness: John Paul II and the History of Our Time,'' Marco Politi-rekin (it); ''Loyalties;'' eta ''A Woman in Charge: The Life of Hillary Rodham Clinton.'' Horrezaz gain, [[CNN]] telebista-katean ere lan egiten du, iruzkingile moduan.
1.522

edits