Ireki menu nagusia

Aldaketak

==== Abangoardismo ====
{{sakontzeko|Abangoardismo}}
[[Fitxategi:Ernst Ludwig Kirchner - Three bathers - Google Art Project.jpg|thumb|200px|[[Ernst Ludwig Kirchner]], ''Hiru bainulari'', [[1913]], lan espresionista.]]
[[XX. mende]]ko hasieran aldaketa handiak eman ziren eta, horiekin lotuta, Abangoardismoa sortu zen. Zientzian errealitatearen kontzeptua aldatzen ari zen: esaterako [[Bergson]]ek denboraren subjektibitatea erakutsi zuen, [[Albert Einstein|Einstein]]ek [[Erlatibitatearen teoria]] aurkztu zuen, [[Mekanika kuantiko]]aren ideiak plazaratu ziren... Psikiatrian [[Freud]]ek [[psikoanalisia]]ren teoria aurkeztu zuen. Teknologia berriek artearen errealitatea aldatu zuen bestetik: [[argazkilaritza]]k eta [[zinema]]k errealitatea erakusteko gaitasuna azaldu zuten, [[arte figuratibo]]aren oinarriak kuestionatuz. Halaber, kolonialismoak [[etnografia]] bildumak zabaldu zituen eta horri esker mendebaldean Afrikako, Ozeaniako eta Asiako zibilizazioen arteak ezagutu ziren. Faktore hauek guztiek artisten forma berrien bilaketa indartu zuten. Abangoardismo barruan mugimendu asko eman ziren. Hona hemen garrantzitsuenak:
 
* [[Fauvismo]] (1905-1908): Izadiaren formak bere horretan irudikatzea erdeinatzen zuten eta margoen harmonia "basatiak" eratzen ahalegintzen ziren; horregatik izena. [[Henri Matisse]], [[Albert Marquet]], [[Raoul Dufy]], [[André Derain]], [[Maurice de Vlaminck]] eta [[Kees van Dongen]].
 
* [[Espresionismo]] (1905-1923): Artista espresionistak bere sentiberatasunaren arabera irudikatzen du mundua: norberaren ikuspuntuak eta ikusmoldeak moldatzen dute errealitatea. Aurrekariak: [[Edvard Munch]] eta [[James Ensor]]. Bi talde inguruan zabaldu ziren: ''[[Die Brücke]]'' ([[Ernst Ludwig Kirchner]], [[Erich Heckel]], [[Karl Schmidt-Rottluff]], [[Emil Nolde]]), eta ''[[Der Blaue Reiter]]'' ([[Vasili Kandinski]], [[Franz Marc]], [[August Macke]], [[Paul Klee]]). Espresionismo barruan ere Vienako Taldea dugu ([[Egon Schiele]], [[Oskar Kokoschka]]) eta Parisko Eskola ([[Amedeo Modigliani]], [[Marc Chagall]], [[Georges Rouault]], [[Chaïm Soutine]]). Espresionismoaren ondoriotzat hartzen da, bestetik, [[Objektibotasun Berria]] ([[George Grosz]], [[Otto Dix]], [[Max Beckmann]]). [[Mexiko]]n [[muralismo]]ak indar handia hartu zuen: [[José Clemente Orozco]], [[Diego Rivera]], [[David Alfaro Siqueiros]] eta [[Rufino Tamayo]]; estilo honek [[Frida Kahlo]]rengan eragin zuzena izan zuen. Eskulturan [[Ernst Barlach]], [[Wilhelm Lehmbruck]] eta [[Käthe Kollwitz]] ditugu.
 
* [[Kubismo]] (1907-1914): Sorreran, emozioen eta sentsualitatearen adierazpidea helburutzat zuen aurreko artearen kontrako erreakzio intelektuala izan zen; hala, kubisten margolaritza sistema analitikoa zen, eta hiru dimentsiotako objektuak zatikatuak eta aldi berean ikuspegi desberdinetatik berriro definituak margotzen zituzten. [[Pablo Picasso]], [[Georges Braque]], [[Jean Metzinger]], [[Albert Gleizes]], [[Juan Gris]] eta [[Fernand Léger]]. Eskulturan: [[Alexander Archipenko]], [[Jacques Lipchitz]], [[Pablo Gargallo]] eta [[Julio González]]. [[Orfismo (artea)|Orfismo]]a askoren ustez deribazio bat izan zen: [[Robert Delaunay]]. Modu berean [[rayonismo]] errusiarra ([[Mijaíl Larionov]], [[Natalia Goncharova]]) eta [[Purismo (artea)|purismo]]a ([[Amédée Ozenfant]], [[Le Corbusier]]).
 
* [[Futurismo]] (1909-1930): Makinen eta lastertasunaren aldeko ziren Marinetti eta haren jarraitzaileak, arriskuzaleak eta gerraren aldekoak. Ideien aldiberekotasuna, sintaxi-askatasuna, eta artisten eta idazleen belaunaldi sortu berriak askatzeko iraganarekin hautsi beharra proposatzen zuten. [[Filippo Tommaso Marinetti]]), [[Giacomo Balla]] eta [[Gino Severini]]. Eskulturan: [[Umberto Boccioni]].<ref>Ramírez Domínguez (1983), 773-786 or.</ref>
 
* [[Arte abstraktu]] (1910-1932): Arte abstraktua mundu naturaleko gauzakiak irudikatzen ez dituen artea da. Hortaz, kolorea eta itxura ez ditu modu figuratiboan erabiltzen. Arte abstraktuak artelanaren alderdi kromatiko, formal eta estrukturalak nabarmentzen ditu eta beraiek indartuz hauen adierazkortasun-indarra agerian uzten du, betiere, modelo eta forma naturalak imitatu gura izan gabe. [[Vasili Kandinski]]. [[Neoplatizismo]]a edo [[De Stijl]] mugimendua jarraitu zion: [[Piet Mondrian]] eta [[Theo Van Doesburg]]; eskulturan [[Georges Vantongerloo]].
 
* [[Konstruktibismo (artea)|Konstruktibismo]] (1914-1930): Helburua ez zen estilo artistiko bat garatzea, baizik eta marxismoaren konbikzio politikoa adieraztea. Artea iraultza eta herriaren zerbitzura egon behar zen. Arteen arteko ezberdintasunarekin bukatzea proposatzen zuen eta mekanizazioaren garaia estetikoki adieraz zezakeen estiloa bilatzen zuen. [[Vladimir Tatlin]], [[El Lissitzky|Lissitzky]], [[Anton Pevsner]] eta [[Naum Gabo]]. [[Suprematismo]]a, [[Kasimir Malevich]], aldaera izan zen.
 
* [[Dadaismo]] (1916-1922): Jarrera arrazionalisten eta kultura tradizionalaren kontra azaldu ziren dadaistak oro har, eta jarrera hori aditzera emateko bide gisa antiartea, obra antiestetikoak eta protesta ekintzak erabili zituzten. Zoriaren legea zen errespetatzen zuten bakarra, eta beren irudimena, berriz, errespetatu zuten errealitate bakarra. [[Hans Arp]], [[Francis Picabia]], [[Kurt Schwitters]] eta [[Marcel Duchamp]].
 
* [[Surrealismo]] (1924-1955): Automatismo psikikoaren bidez ordu arteko gizarte moldeak eta arte eta kultura balioak irauli nahi zituen. [[Giorgio de Chirico]] eta [[Carlo Carrà]] aurrekariak izan ziren. Surrealismo kontzeptua [[Apollinaire]]k [[1917]]an sortu zuen.Margolariak: [[Salvador Dalí]], [[Paul Delvaux]], [[René Magritte]], [[Max Ernst]], [[Joan Miró]], [[André Masson]], [[Yves Tanguy]]). Eskulturan, [[Henry Moore]], [[Constantin Brâncuşi]], [[Alberto Giacometti]] eta [[Alexander Calder]].<ref>Ramírez Domínguez (1983), 807-837 or.</ref>
 
<center>
30.189

edits