Komikiaren historia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Artegia (eztabaida | ekarpenak)
Etiketak: Mugikor edizioa Mugikor web edizioa
51. lerroa:
Espainian [[ABC (egunkaria)|ABC egunkariko]] ''Gente menuda'' gehigarria (1906) eta ''Dominguin'' aldizkaria izan zirenen lehenengoetako komikiak. Katalunian, berriz, 1904an hasi zen argitaratzen katalanez ''[[En Patufet]]'' komiki arrakastatsua. 1917an TBO komiki astekaria sortu zen, ia gure egunetaraino iraun duena eta sekulako eragina izan zuena ; hainbesterainoko arrakasta izan zuen astekari horrek, non komikiari gaztelaniaz ''tebeo'' esan izan zaion luzaroan, hasierako ''historieta'' eta geroztikako , ''comic'' hitzen ordez. Gerra zibila baino lehen ''Pulgarcito'' (1925), ''Aventurero'' eta ''Mickey'' (1935) izan ziren beste komiki batzuk. Gerra bitartean eta gerra ondoren [[frankismo]]aren eraginpeko komikia izan zen ia soil-soilik, eta [[Donostia]] zen horien argitaleku nagusia. Geroztik, [[Bartzelona]]ko Bruguera argitaletxeak argitaratzen zituen astekari eta pertsonaiak izan ziren urte askoan Espainiako komikigintzaren eta komikigileen ia harrobi bakarra (Pulgarcito, TBO, Din-Dan, DDT astekariak ; [[Mortadelo eta Filemon|Mortadelo y Filemon]], Carpanta, Las Hermanas Gilda.... pertsonaiak).
 
[[Telebista]] Europan hedatzeak irudiaren kulturan hezi eta ohitutako belaunaldi berriak sortu zituen. Komiki pertsonaia asko, zineman ateratzeaz gainera, telebistan ere ateratzen ziren, eta horrek haien eragina eta erosteko premia bizkortzen zuen. Bizi maila hobetzeak eta komikira zaletutakoak erosteko ahalmenaa ballena iristeak handitu egin zuen komikigintzaren salerosteko ahalmena.
 
Bestalde, 1965ean [[Bordighera]]-n (Italia) egin zen I. Komikiaren Mundu Kongresuak intelektualak eta pentsalariak erakarri zituen [[pop Artea|pop art]] joerak pinturaren alorrean bizkortua eta eguneratua zuen adierazpide horretara. Kongresu harez gero, komikiari buruzko kritika eta azterketa liburuak argitaratu ziren, baita komikiari buruzko aldizkari espezializatuak ere. Horrek guztiak irakurle multzo aditu eta espezializatua sortu zuen, eta hala berehala harrera ona izan zuten helduentzat berariaz sortutako komiki batzuek, ''Valentina'' pertsonaiarekin ([[Guido Crepax]], 1966), adibidez.
 
==Pilote eta Asterix==